banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

miércoles, 17 de enero de 2007

Gaztediko hamar neska Euskadiko Selekzioarekin

Larunbatean, hilak 20, Euskadiko Selekzioko entrenamendu bat antolatuko da Gasteizen, Gamarran hain zuzen ere.

Entrenamendura Gasteizko hamar neska deitu dituzte: Nerea Otxoa de Aspuru, Irene Sagredo de Groot, Aitziber Porras, Aitziber Ibañez de Gauna, Estibaliz Apiñaniz, Angelina Masdeu, Mertxe Uriarte, Lucia Garate eta Sausan Malla.

Entrenamendua hamarretan hasi eta ordu batean amaituko da. Ondoren, bildutakoak Buztinzuri Elkartean bazkalduko dute; bazkaria Gaztediko jokalariek prestatuko dutelarik Arratsaldean entrenamenduak jarraituko du 16:00tik 19:00ak arte.

Entrenamendua Txapelketa Autonomikoa prestatzeko antolatu da. Aurten, Emakumezkoen Txapelketa Autonomikoa aldatu egin da: asteburu bakar batean partaide guztiak 30 minutuko partiduak jokatu beharrean, ekipo bakoitzak bi partidu oso jokatuko ditu asteburu desberdinetan. Gainera, Txapelketak bi urte iraungo du.

Horrenbestez, aurtengo denboraldian, Euskadiko selekzioak Nafarroa eta Andaluziaren kontra jokatuko du.

1 comentario:

  1. Zorionak Euskadiko selekziorako deitu dituzten Gaztediko neska guztientzako, eta Zorionak ere Gaztediko web orrialdea egiten dutenentzat berri bat euskera hutsean jartzeagatik.

    ResponderEliminar