banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 28 de febrero de 2011

Igandean, Gaztediko infantilek Hernani mendean hartu zuten Arrasateko zelaian.


Igande goizean gure taldeko infantilak, Arrasatera egin zuten bidaia Betorekin, Hernani garaitu eta erasoko bonusa lortzeko asmoz eta baita lortu ere. Lehen hamar minutuetan, ahaleginduta ere, ez ziren bere 22-ko marratik atera eta sufritzen egon ziren Gasteiztarrak. Hala ere burua altxatu eta aurrera egin zuten, jokaldi polit batzuekin. Horrela bere lehen entsegua lortu zuten, Unai Bregazen eskutik. Baina lasaitzerakoan, Hernaniarrek gaztediren entsegu marra pasa zuten, hauen gogoak piztuz. Bigarren atala, guztiz desberdina izan zen. Hasi eta segituan Unai Muruak entsegu polit bat egin zuen makil artean. Ondoren, Nestorrek, aurtengo jokalari berriak, Gasteizeko hamabostari lagundu zion beste entsegu bat eginez, taldearen pozerako. Eta azkenik, aurkako taldeko kide batzuekin gorabehera batzuk izan ondoren, Joanesek partidua bukarazi zuen makil artean beste entsegu bat eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario