banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, 13 de octubre de 2011

Gaztediko kadeteak garaipena lortu zuten Getxoren aurka

Gaztediko kadeteak larunbatean aritu ziren Getxo rugby taldearen aurka lakuako zelaian. Hasiera batean nahiko berdintsu aritu arren lehenengo zatia amaitu zenerako markagailua nahiko nabarmena zen (22-8).

Bigarren zatian bi taldeetan aldaketak egon ostean gaztediren markagailua igotzen jarraitu zuen, Getxorena berriz ez. Partiduan gogor eusteari esker,azkenean emaitza 37-8 egokitu zitzaien gasteizko mutilei.

Entseguak bi aldeetatik etorri ziren ,bai aurrelariengandik bai hiru laurdenengandik: Andoni Hernandez (1), Iker Otsoa (1), William Correa (1), Mikel Lpz de Suso (1), Guillermo Revilla (2) eta Ivan Urraca (1).

1 comentario:

  1. Zorionak Gaztediko kadeteei!
    Horrela jarraituz gero urte borobila egin dezakezue, jarraitu lanean!!

    Jokin

    ResponderEliminar