banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, noviembre 08, 2011

Gasteizko "Zure ingurua" lipDubak jarraitzen du aurretik botazioetan

Deustuko ikastolaren "Euri tanta bakoitzean", Donostiaren "Ain't no mountain high enough" eta NUPko Erizaintza eskolaren "Todos los días sale el sol" daude atzetik botazioen lehen fase honetan.


Gaztea irratiaren ''dida'' saioak martxan jarritako Euskal Herriko 2. LipDub Lehiaketaren botazio fasea martxan da jada. Ostiralean jarri genuen martxan eta, geroztik, bideoek jasotako botoak eta izandako ikustaldiak batzen ari gara talde bakoitzari dagokion puntuak emateko. Orain arte izandako datuetan oinarrituta, Gasteizko taldearen "Zure ingurua" kantua dago lehen postuan eta atzetik ditu Deustuko ikastolaren "Euri tanta bakoitzean", Donostiako taldearen "Ain't no mountain high enough" eta NUPko Erizaintza eskolaren "Todos los días sale el sol".

Talde bakoitzari emandako boto guztiak kontabilizatzeaz gain, bideo bakoitzak izandako ikustaldiak ere kontuan hartzen ari gara. Horretarako, Interneteko audientziak neurtzen dituen Nielssen etxeak emandako datuetan oinarritu gara eta lipdub bakoitzak izandako 10 ikustaldiko boto 1 batu dugu. Goizero batuko ditugu ikustaldien datuak eta horiek batu arte ez dira ofizialak izango gure webean argitaratuko datuak. Datu horiek halaber, goizero emango dituzte "dida" saioan.

Beraz, honela daude une honetan botazioak (azaroaren 8a, goizeko 8:30):

-Gasteiz: "Zure ingurua", Betagarri: 5.278 boto | 6.416 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIA: 5.919,6

-Deustuko ikastola: "Euri tanta bakoitzean" Betagarri: 4.221 boto | 6.491 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 4.870,1

-Donostia: "Ain't no mountain high enough": 3.957 boto | 5.051 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 4.462,1

-NUP Eritzaintza:"todos los días sale el sol", Bongo Botrako:4064 boto | 3.683 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 4.432,3

-Hondarribia: "Petite soeur": 3.586 boto | 4.794 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 4.065,4

-Gernika: "Zure ingurua", Betagarri: 3.475 boto | 5.616 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 4.036,6

-Bernedo Sarrea Euskal udalekuak: "Bagare", Nahixan: 2.951 boto | 8.002 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 3.751,2

-Barakaldoko El Regato: "Kaixo", Urtz: 3.045 boto | 6.982 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 3.743,2

-Gasteizko Biribildu Aerobik taldea: "You're the one that I want": 2.891 boto | 7.664 ikustaldi |PUNTUAK GUZTIRA: 3.657,4

-Irungo Pio Baroja: "Hello": 3.159 boto | 4.417 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 3.600,7

-Galdakaoko Elexalde: "Moves like Jagger": 3.004 boto | 2.801 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 3.284,1

-Pasai Donibane: "Gogoak", Esne Beltza: 2.672 boto | 4.633 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 3.135,3

-Zumaiako Darahli elkartea: "Gu", Lauroba: 1.889 boto | 2.433 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 2.132,3

-Billabonako Oinkari dantza taldea: "Mari Kalanbre": 1.582 boto | 4.747 ikustaldi |PUNTUAK GUZTIRA: 2.056,7

-Gasteizko Gaztek: "Toma mucha fruta". 1.050 boto | 4.085 ikustaldi | PUNTUAK GUTZIRA: 1.458,5

-Donostia Gureak: "Hik lan eta nik jai": 665 boto | 3.972 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 1.062,2

-Orioko Danbolin musika eskola: "Amets bat": 574 boto | 3.188 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 892,8

-Mungiako Legarda eskola: "Gogoak" remix: 475 boto | 2.320 boto | PUNTUAK GUZTIRA: 707

-Urnietako Salesiarrak: "Gogoak", Esne Beltza: 320 boto | 2.254 ikustaldi | PUNTUAK GUZTIRA: 545,4

-Eibarko Deparkel elkartea: "Moving", Macaco: 118 boto | 1.212 boto | PUNTUAK GUZTIRA: 239,2

Botazio fase hau azaroaren 13ra arte egomgo da martxan. Azaroaren 14an, PUNTU gehien daukaten 10 taldeak hurrengo fasera igaroko dira. Azaroaren 21era arte jasotako puntu guztietan oinarrituta, 10 horietatik 5 pasatuko dira hurrengo fasera eta azaroaren 25ean "dida!" saioan emango da jakitera zein izan den bideo irabazlea. Irabazleak 3.000 euroko saria izango du.

Iturria: http://www.eitb.com/eu/gaztea/

No hay comentarios:

Publicar un comentario