banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

domingo, noviembre 18, 2012

Dos veces con la misma piedra

4 izan dira, gaur Iruñean, La Unicako neskak Gaztedikoei sartu dizkieten entseguak.
Igande honetakoa, bueltako lehenengo norgehiagoka zen eta arabarrak, duela bi aste, Gamarran galdu ostean, mendekua nahi zuten.

Aurreko partidetan ikusitako akats guztiak entrenamenduetan landu arren, taldeak ez du behar beste hobetzen  eta defentsa erroreak errepikatu ditu oraigoan ere.
Norgehiagokoaren lehenengo partean bi taldeek egindako zigor kolpeak eta joko motela nagusitu dira, baina La Unicako neskak, jokoan burubelarri sartuta eta oso ondo antolatuak, 2 entsegu lortu dituzte, lehenengo zatiaren amaierara 10-0 iritsiz.
Bigarren partean, ez da joko aldaketa nabarmenik igarri. Hau honela, etxekoek ez dute aukerarik galdu, eta beste bi entsegu lortu dituzte, horietako bat eraldatzean 22 eta 0 amaitu dutelarik.

Honengatik guztiagatik, aste honetan zehar, lan gogorra izango dute arabarrak entrenamenduetan, hurrengo larunbatean, Ligako talderik gogorrenetakoa den, Uribealdea hartuko baitute Gamarran.



4 han sido los ensayos que han encajado las chicas de La Unica al Gaztedi hoy en Pamplona.
El de éste domingo era el primer partido de vuelta y el Gaztedi viajaba con ganas de tomarse la revancha después de haber perdido contra las navarras, hace dos semanas en Gamarra.

Pero, pese a el trabajo realizado en los entrenamientos, el equipo no acaba de encontrase cómodo en el campo y no aprende de sus errores, por lo que ha vuelto a demostrar las mismas deficiencias, sobre todo defensivas.
La primera  parte del partido se ha caracterizado por los golpes de castigo continuados por ambos equipos y el juego lento, pero las chicas de La Unica, muy bien organizadas y centradas en el campo, han conseguido dos ensayos, llegando al final de la primera parte 10 - 0.
En la segunda parte, no se han visto grandes cambios en el juego, por lo que, una vez más, las locales han aprovechado los fallos del equipo visitante, consiguiendo así dos ensayos más y transformando uno de ellos y finalizando 22-0.

Ahora, las alavesas tendrán que centrarse en el partido que disputarán el sábado que viene contra Uribealdea, uno de los equipos líderes de la Liga.

No hay comentarios:

Publicar un comentario