banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

domingo, noviembre 25, 2012

Las chicas enseñan los dientes

Larunbatean, Ligan hirugarren postuan zegoen Uribealdea jaso zuen etxean Gaztedik eta aurreikusten zen bezala, gogor aritu behar izan ziren arabarrak.

Partidaren lehenengo zatian, aurreko norgehiagokoetan azaleratutako akatsak lekurik izango ez zutela erakusteko intentzioarekin zelaieratu ziren bertakoak eta ezuztean harrapatu zituzten bizkaitarrak. Epaiaren txistua jo eta minutua pasa baino lehen, 24. segunduan, alegia, Gaztedik Uribealdearen entsegu marraren atzean jarri zuen baloia (Edurne). Ordutik aurrera, bertakoek, indarbertituak, ez zuten balorik galdu, baina, 12. minutuan, plakaketa altu baten ondorioz, zigor kolpea adierazi zuen arbitroak, eta kanpokoek,  aukerarik galdu gabe, entsegua lortu zuten.
Berdinketa lortu ostean, baloiaren jabetzak ez zuen kolore zehatzik izan,  baina, Uribealdeak ez du hutsegiterik onartzen eta Gaztedik, larrutik ordaindu zituen egindako akatsak, 30. minutuan  beste entsegu bat jaso zuelarik. Hau honela, 5-12ko markagailuarekin iritsi zen atsedenera.

Bigarren zatian, lehenengoan bezala, hasieratik ikusi zen indartsuenaren legea izango zela joko arau bakarra, arbitroak ez baitzuen zigor kolperik seinalatzen, eta hori Gasteiztarren aurka jokatu zuen. Honekin batera, Gaztedik indarra galtzen hasi zen, hainbat lesio tartean. Hala ere, defentsan ondo eutsi zituzten bizkaitarrak eta 26. minutura iritsi arte Uribealdeako neskek ez zuten beste entsegurik lortu.
Honekin guztiarekin, Gaztediko neskek ez zuten amorerik eman, azken momenturarte borrokan jardun zirelarik, eta partida amaiaera markatzen zuen txistua  entzun zenean, Gaztedi, Uribealdeako entsegu marran zegoen lehian. Hala ere, arbitroaren irizpide zalantzagarriek, norgehiagokaren amaiera ezarri zuten, Gaztediren aukera guztiak baztertuz eta 5-17ko emaitzarekin bukatuz.


El sábado, las chicas del Gaztedi recibían en casa al Uribealdea, en un partido mucho más disputado que lo que se preveía.

Durante la primera parte del juego, las locales salieron al campo dispuestas a demostrar, de una vez por todas, que saben jugar mejor que lo que se ha visto los últimos partidos, y lograron coger desprevenidas a las vizcaínas.
Antes del primer minuto de partido, las alavesas consiguieron anotar un ensayo (Edurne, segundo 24). A partir de ese momento, las chicas del Gaztedi, animadas y habiendo recuperado la confianza en si mismas, consiguieron mantener la posesión del balón, pero, un golpe de castigo, consecuencia de un placaje alto, dio al Uribealdea la oportunidad de igualar el marcador.
Con el empate, cambió la situación en el campo y el balón no tuvo un dueño definido, pero las vizcaínas, no desaprovechan ninguna oportunidad y demostraron, una vez más, que los errores se pagan caros en el rugby, consiguiendo así su segundo ensayo y llegando al descanso con un marcador de  5-12.

En la segunda parte, no hubo grandes cambios en el juego, y el árbitro volvió a demostrar que en el campo sólo serviría la ley del más fuerte, ya que fueron escasas las ocasiones en las que pitó los golpes de castigo, situación ésta, perjudicial para el Gaztedi. A ésto se le sumaron varias lesiones y el cansancio en las filas alavesas, pero aunque las locales perdieron fuerza no abandonaron las ganas de luchar y gracias a que siguieron duras en defensa al Uribealdea le costó casi 30 minutos marcar un nuevo ensayo.
Ésta vez, las chicas del Gaztedi no dieron el partido por perdido ni un momento, y siguieron luchando hasta que el árbitro, tomando una más que discutible decisión, pitó el final de partido cuando las alavesas estaban disputando el balón en la línea de ensayo, por lo que el partido finalizó 5-17.

No hay comentarios:

Publicar un comentario