banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

domingo, febrero 03, 2013

ASPALDIKO PARTEZ GARAIPENA LORTU DUTE GAZTEDIKO NESKEK


Eibarren kontrako norgehiagoka izan dute Gaztediko neskek asteburu honetan eta aspaldian lortu gabe zuten garaipena erdietsi dute gasteiztarrek. 32-19 ko emaitzarekin amaitu den partidak, jokalarien animoak pizteko balio izan du, izan ere garaipen honek indarberritu egin ditu.

Gogor eta kementsu atera dira etxekoak zelaira eta minutu gutxi barru markagailua estreinatzea lortu dute entsegu pare bat lortuz (Zuriñe eta Edurne, 10-0).
Baloiaren jabe izan dira gasteiztarrak eta Zuriñek beste entsagu bat lortu du jarraian, markagailuan aurreratuz: 15-0.
Ondoren, Eibartarrek atakatzeko aukera izan dute eta defentsako akats bati esker ihes egin du Eibarko jolakari batek eta haien lehen entsegua lortu dute: 15-7.

Norgehiagoka nahiko berdinduta zegoen baina azkenean Gaztedik, Eibartarren 22. lerroko zonaldean denbora luzez jokatu ondoren entsegua lortu du (Evak entsaiatu eta Ainhoak transformatu 22-7).

Zelaiaren egoera eskasa dela eta hiru laurdeneko lerroko jokalariek ezin izan dituzte jokaldi gehiegirik egin eta partida aspergarri samar suertatu da 1go zatiaren azkeneko minutuetan.

Bigarren denboran jada, Gaztedik ongi jokatzen jarraitu du, defentsa ona eginez. Gasteiztarren nagusitasuna nabaritu da "atakatzen" ibili direlako denborarik gehiena, beste bi entsegu lortuz (Miren eta Marina 32-7).
Baina 2. denborako azken laurdenean, eta batez ere Eibarrek ihesaldi baten ondoren lortutako entseguaren ostean (32-14), Gaztedikoak nekatzen hasi dira, defentsan geroz eta akats gehiago eginez eta indarra galduz. Kanpotarrek ordea, indarra berreskuratzeko aukera izan dute eta baita markagailuko tartea txikitzeko parada ere. Izan ere, Gaztedikoek aurkakoen entsegu lerrotik 5 metrora zeudenean baloia galdu dute eta Eibarreko jokalari batek ihes egin du entsegua lortuz, markagailua 32-19 utziz.

Etxekoek, amore eman gabe berriz ere entsegu lerrora iritsi nahiean ibili diren arren, azkenean ez dute tantorik lortu. Beraz, partidaren amaiera gazi-gozoa izan da, garaipena lortu duten arren, azkeneko 20 minutuan soberan egon diren sentsazioa izan baitute gasteiztarrek.

Hurrengo partida, eta ligako azkena, otsailaren 16an izango da Hernanikoen aurka eta Gaztedikoek garaipena lortu beharko dute sailkapeneko azken postuetatik ihes egin ahal izateko.



Las chicas del Gaztedi se han enfrentado al Eibar éste fin de semana consiguiendo  una ansiada victoria. El partido, que ha finalizado 32-19, ha servido para animar y revitalizar a las jugadoras.

Las alavesas salieron con ganas al campo, lo que propició los primeros ensayos a los pocos minutos (Zuriñe y Edurne).
El Gaztedi ha logrado mantener la posesión del balón, consiguiendo Zuriñe el 15-0.
El Eibar,por su parte, ha sabido aprovechar un fallo en la defensa local, consiguiendo poner el marcador 15-7.
Cuando el partido parecía más igualado, pero tras un largo periodo de lucha en la zona de 22 de las visitantes, Eva ha colocado el balón en ensayo y Ainhoa ha transformado, poniéndose así en 22-7.

Dado el mal estado del campo, la línea de 3/4 no ha tenido opción de mostrar su mejor juego, por lo que el partido ha sido lento, sobre todo en la primera parte.

El la segunda parte, el Gaztedi ha seguido jugando bien, sobre todo en defensa, y demostrando su superioridad ya que la posesión del balón ha sido suya la mayoría del tiempo, lo que ha finalizado con dos nuevos ensayos (Miren y Marina 32-7)
Pese al buen juego local, el último cuarto del partido, después de una escapada de una de las jugadoras visitantes, que ha culminado en ensayo, las alavesas han acusado el cansancio, lo que ha propiciado numerosos fallos en defensa y perdiendo fuerza. Ésta situación ha dado fuerzas a las del Eibar, que aprovechando la perdida del balón por parte del Gaztedi a un escaso metros de la línea de 5 contraria, ha recuperado la posesión y ha marcado, poniéndose así en 32-19.

Pese a que las chicas del Gaztedi no se han rendido y han continuado buscando el ensayo no han podido sumar más puntos. Por lo que al finalizar el partido ha quedado una sensación agridulce debido a los últimos 20 minutos.

La próxima cita de las alavesas será el día 16 en Hernani, donde el Gaztedi tendrá que conseguir una victoria si quiere escapar de los últimos puestos de la tabla clasificatoria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario