banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, febrero 18, 2013

Neskek garaipenarekin agurtu dute denboraldia

Ligako azken partida zen neskentzat, Hernani zuten aurrez-aurre, taulan gainetik zuten Hernani bera, Gaztedik ez zuen amorerik emango, oraingoan garaipena nahi zuen.

Larunbatean jokatutako norgehiagokan, bi taldeen artean dagoen parekotasuna antzeman zen zelaian. Gogor hasi zen lehenengo denbora, Gaztedik entsegu lerrora iritsi nahiean zebilen, baino gipuzkoarrek defentsa ondo antolatuta zuten. Hala ere,  partidari hasiera eman eta gutxira arabarrak lortu zuten markagailua 0-7an jartzea (Miren Etxezarretaren entsegua, Ainhoa Belakortuk eraldatuta).
Honen ostean, Hernaniko neskak, erasoan  hasi ziren eta Gaztediren defentsa akatsei esker 5-7a lortu zuten. Hau honela, bi taldeek bigarren entsaiorako bidea aurkitzen saiatu ziren eta bai Hernanik, bai Gaztedik  antolakuntza falta handiko jokoa zegoelaz baliatuz entsegu bana lortu zuten (Zuriñe), deskantsora 10-12rekin iritsiz.

Bigarren zatian ikusi zen jokoa oso bestelako izan zen, talde biek hobeto antolatuta egon zirelarik, hala ere, oso joko geldoa eman zen, baloiak etangabe erortzen baitziren. Hau honela, 40 minutu hauetan etengabe erasoan egon zen Gaztedik, aurrelarien lan gogorrari esker lortu zuen entsegu lerrora iristea (Ana Rodriguez), partida 10-17 amaituz.

Hemendik aurrera, Liga amaitu den arren, beste konpromezu batzuei egin beharko diete aurre Gaztediko neskek, beraz, Gamarra eta Lakuako zelaien egoera tamalgarriari irtenbide bat aurkitzen ez zaion bitartean, Gasteizko hainbat txokotan lan egiten jarraituko dute.


Las chicas se enfrentaban al Hernani en el que era su último partido de Liga, las guipuzcoanas se situaban a un punto del Gaztedi en la tabla clasificatoria, por lo que a las alavesas sólo les servía la victoria.

En el partido disputado el sábado, quedó patente la igualdad de nivel que hay entre los dos equipos.  Durante la primera parte el Gaztedi buscaba la línea de ensayo pero las locales estaban bien organizadas en defensa, aún así, un hueco en defensa, propició que el ensayo llegara a los pocos minutos (ensayo de Miren Etxezarreta y transformación de Ainhoa Belakortu).
Rápidamente, las chicas de Hernani organizaron el ataque y gracias a los numerosos fallos en la defensa alavesa pronto llegó el 5-7. Esto así, los dos equipos lucharon por llegar a la línea de ensayo contraria y la falta de organización tanto en el Gatzedi, como en el Hernani, propició el 10-12 al fin del primer tiempo (ensayó Zuriñe).

El juego cambió totalmente en la segunda parte, ya que los dos equipos salieron al campo más concentrados y organizados, pero pese a esa organización, el ritmo fue muy lento, debido a la continua caída de balones, lo que obligó a las delanteras a trabajar muy duro para conseguir ganar metros y llegar al ensayo (Ana Rodriguez), llegando al final del partido 10-17.

A partir de ahora, pese a que la liga a terminado, las chicas harán frente a diversos compromisos, por lo que, debido al penoso estado de las instalaciones de Gamarra y Lakua, y mientras ésta situación no se solucione, seguirán entrenando en diferentes lugares de la ciudad.


No hay comentarios:

Publicar un comentario