banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

miércoles, 5 de junio de 2013

Arrasateko zazpinako txapelketa

Arrasate Rugby Taldeak antolatutako Zazpikako Errugbi Txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean Mojategiko berdeguneetan. Zortzi taldek parte hartu dute txapelketa.

Txapelketaren hasiera nahiko gogorra izan zen Arabarrentzako 7 eta huts galdu zuelako Bera Beraren aurka. Jokoa hobetzen joan zen Gasteiztarren aldetik baina Bizkaiaren aurka 6 ta huts galtzea tokatu zen, Zarautzen aurkako partidauan, hala ere, argi ikusi zen hobekuntza baina 7nako errugbyan garesti ordaintzen dira akatsak eta hori da Gaztediri gertatu zitzaiona, errakuntza baten ondorioz partiduan zehar egindako lan ona ezer ezean geratu zen Zarautzen aldeko 4 eta 3 izan bait zen emaitza eta horrek 7 eta 8garren posturako sailkatu zuen Gaztedi.

Oraingoan bai, Eibarren aurkako partiduan Gaztedi nagusi izan zen baina 7garren postua erdiesteko urrezko entsegura jo behar izan zuten 4na bukatu bait ziren lehenengo bi zatiak. Txapelketako Gaztediren jokalaria Josu Carrillo jokalari gaztea izan zen 4 entsegu erdiezteaz gain joko eta gaitasun ugari erakutsi zituelako, aipatzeko ere Josu eta Andoni jokalari jubenilen partehartzea.


Gaztedi RTko hamalau jokalariak
  1. Iontxu
  2. Zarrabeitia
  3. Andoni Hernandez
  4. Josu Carrillo
  5. Josu "Txindu"
  6. Oier Montalbán
  7. Kalbiñigo
  8. Urko Urzelai
  9. Unai Beristain
  10. Xabi Bengoa
  11. Igor Herrero
  12. Brais hermosilla
  13. Unai Palacín
  14. Arkaitz Larrazkueta

Entrenatzaile: Israel Luis


Txapelketan parte hartu zuten taldeak
A multzoan:
  1. Gaztedi
  2. Bera bera
  3. Zarautz
  4. Bizkaiko selekzioa

B multzoan:
  1. Arrasate/Elorrio
  2. Getxo
  3. Uribealde
  4. Eibar

Azken sailkapena
  1. Bera Bera
  2. Arrasate/Elorrio
  3. Bizkaia
  4. Uribealde
  5. Getxo
  6. Zarautz
  7. Gaztedi
  8. Eibar

No hay comentarios:

Publicar un comentario