banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 28 de octubre de 2013

Gaztediko jubenilek ezin izan zuten La Unica taldea mendean hartu.


Jubenilek ez zuten nahi zuten emaitza lortu Iruñeko La Unica taldearen aurrean. 17-19ko porrota izan zen goizeko 12:00etan jolastu zen partidaren puntuazioa.

Larunbatean gure gazteek nafarren aurka jolastu zuten Arazurin. Tamalez, ezin izan zuten garaipenik eskuratu eta bi punturengatik galdu zuten, 17-19. Entrenatzaileak adierazi zuenez, plakaje gehiago egin beharra nabaritu zen ia partida osoan zehar, eta jokalari askok hau gezurra ez dela aitortu dute. Zigor Kolpe ugari ere egin zituzten eta horrek euren aurka egin zuen ulertzekoa denez. Partida garbia izan zela esan beharra dago, ez zen, ez arbitroarekin ezta beste taldekoekin arazorik egon, kontrakoa baizik, giro ona, errespetua eta laguntasuna izan ziren nagusi. Baina arabarrek errugbyra jolasten ere badakite eta horren lekuko dira sartutako entseguak (Entseguak sartu zituztenak: Andoni Hernandez,  Olaf González eta Angel Cendoya izan ziren). La Unica taldeari dagokionez, orain inoiz baino ahulago dagoen taldea dela aitortu beharra dago duela aste bi Luis Goñi jokalaria espetxeratu baitzuten, hala ere hauek zuhurtziaz eta indarrarekin jolastu zuten eta argi geratu zen hori zelaiean. Horren aurrean Gaztediko jokalari batzuek elkartasuna adierazi zieten taldekideei, baita horren ondoren egin zuten partida bikainagatik zoriondu ere.

HEMENDIK AURRERA GOGOR GAZTIAK, GUREA DA GARAIPENA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario