banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

domingo, octubre 27, 2013

Lehenengo porrota neskentzat

Ostiral honetan, goizeko 10:00etan zuten hitzordua arabarrak Landaretokin eta ezin izan diote Hernaniren jokoari eutsi.

Partidua hasi eta 2 minutura gipuzkoarrak entsegua lortu dute. Ondorioz, Gaztediko neskek indarrak bildu dituzte eta defentsan hobetu moldatu dira, maiz plakatu dutelarik, hala ere, baloiaren jabetza orokorrean, Hernanirena izan da, 15. eta 25. minututan lerroak beste bi entsegu lortu dituelarik.
Denbora guzti honetan, etxekoek ez dute betarik eman, baina, gure neskek, hiru entsegu kontran izan arren, ez dira kikildu eta Zuriñe eta Edurneren arteko jokaldi polit baten ostean Gaztedik lehenengo bost puntuak bereganatu ditu (Zuriñe).  Lehenengo zati gogor honetan, Hernani erasoan egon da etengabe  eta astedenera 17-5 iritsi da.

Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren antza handia hartuz joan da hasieratik, 5. minutuan Hernanik markagailura beste bost puntu igo dituenelarik. Horren ostean, gipuzkoarrak denbora luzez entsegu marratik gertu egon ostean, baloi bat galdu eta Gaztedik eskuratu du, partidako bigarren entsegua lortuz (Adara). Ordutik aurrera, nekea islatzen hasi da gure nesken artean eta defentsa maila nabarmen jeitsi da. Horrekin batera, baloia esku artean izatea lortu duen aldietan ere, Gaztedi nahiko flojo ibili da eta  Hernanik ez du aukerarik galdu, beste hiru entsegu lortuz. Amaierara 41-10 heldu dira.

Orokorrean, Gaztedik egin dezakeena baino gutxiago erakutsi du eta hurrengo norgehiagokei begira, defentsa zein erasoan hobetzeko lanak egin beharko ditu. Hala ere, talde honek badu zer erakutsi, beraz, hurrengo partidan emaitza eta sentsazio hobeekin aterako delakoan gaude.

ANIMO NESKAK!! GOAZEN GAZTEDI!!


Este viernes, a las 10:00 de la mañana, las alavesas tenían una cita en Landaretoki, cita en la que no han podido contener el juego del Hernani.

A los 2 minutos de comenzar el partido, las guipuzcoanas han conseguido su primer ensayo. Aún así, las chicas del Gaztedi han reunido fuerzas y han mejorado su defensa, siendo numerosos los placajes. Pese a esto, la posesión del balón ha sido mayoritariamente de las locales, consiguiendo otros dos ensayos en los minutos 15 y 25.
Posteriormente, Zuriñe a conseguido los cinco primeros puntos para el Gaztedi, gracias a una buena comprenetración con su compañera Edurne y devolviendo la esperanza a nuestras chicas. Pero las guipuzcoanas no daban signos de flaqueza y han llegado al descanso 17-5.

La segunda parte se asemejaba muchoa a la primera, ya que a los cinco minutos las locales conseguian otros cinco puntos. Aún así, las alavesas han conseguido volver a marcar (Adara) gracias a una perdida de balón del Hernani después de llevar mucho tiempo cerca de la línea de ensayo.
A partir de entonces, el cansancio se ha visto reflejado en las filas alavesas, lo que ha conllevado un notable descenso de nivel en la defensa y un nivel menor al deseado en ataque, situación que las locales han sabido aprovechar consiguiendo marcar otros tres ensayos y finalizando el partido 41-10.

En general, el Gaztedi no ha conseguido demostrar lo que sabe hacer y cara a siguientes encuentros tendrá que trabajar tanto la defensa, como el ataque. De todos modos, este equipo tiene mucho que decir todavía, por lo que estamos seguros que en las siguientes citas saldrá con mejores sensaciones y conseguirá mejoress resultados.

No hay comentarios:

Publicar un comentario