banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, octubre 03, 2013

Neskak rugby VIIan gora

Denboraldiari ongi etorri ofiziala eman ez badiote ere, Gaztediko neskek gogor dihardute astebururo Zazpira jokatzen ari diren txapelketetan. Aurreko asteotan Gipuzkoa eta Bizkaian jardun ostean, oraingoan, Arabara datoz euskal taldeak, eta beste behin ere, haien adorea erakusteko prest daude gure neskak.

Egun, jokatuta dauden torneoetan, Gaztedi, bigarren eta laugarren geratu da, hau honela, sailkapen orokorrean hirugarren postuan dago, bigarrena den La Unicak dituen puntu kopuru berarekin. Hori dela eta, arabarrak buru belarri jardungo dira gainontzeko taldeei, gazteak izan arren, kementsuak ere badirela erakusteko.

Partidei, Getxo eta Eibarrek emango diote hasiera eguerdiko hiruak aldera eta zaletu guztiek, zazpiak arte izango dute errugbiaz gozatzeko aukera.

Hitzordua, larunbat honetan, hilak 5, Lakuako zelaiean.



Pese a que la liga a XV no ha comenzado, las chicas del Gaztedi llevan varias semanas jugando el torneo femenino de rugby VII. Después de pasar por Vizcaya y Guipuzcoa, los equipos vascos se desplazarán esta vez a Álava, donde nuestras chicas volverán a demostrar su valía.

En los partidos disputados hasta hoy, el Gaztedi consiguió situarse en segundo y cuarto lugar, colocandose así en tercera posición, con el mismo número de puntos que tienen las chicas de La Unica, a día de hoy segundas. Es por eso que las alavesas pondrán todo su empeño en demostrar a los demás equipos, que pese a ser un grupo joven están dispuestas a luchar.

A las 3 de la tarde, el partido entre Getxo y Eibar dará comienzo al torneo que se alargará hasta aproximadamente las siete.

La cita, este sábado día 5 en el campo de Lakua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario