banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 25 de noviembre de 2013

Atzo goizean Gaztediko jubenilek ezinizan zuten Gernikako taldea mendean hartu

Partida luzea izan zen, zikina bizkaitarren aldetik eta azpijoko ugarikoa baina gure gazteek ezin hobeto erantzun zieten gernikarrei.

29-15ekoa izan zen partida bukaerako emaitza. Hasieran egindako pare bat akatsen ondorioz ezin izan zuten garaipena eskuratu baina jokalari arabarrek burua ondo altxatuta bukatu zuten atzoko jardunaldia. Gernikako jokalariak, batik bat, haundiak izanagatik nabarmen bereiz daitezkeen arren,  jolasean duten lizunkeriagatik ezagunagoak dira Euskal Herriko taldeen artean.

Jokoari dagokionez, gure gazteek lan bikaina egin zutela aipatu  beharra dago. Aurrelarien lana izan zen nagusi eta hauen arteko komunikazio bikainak gauza eder asko ikusteko abagunea eman zigun. Baina lerrokoek ere beren lana bikain burutu zuten, plakajeen zurruntasunak eta erasoan duten abiadurak gauza interesgarri asko eskaini zizkigun. Nola ez aipatu, taldean ba direla arazo fisikoengatik jolastu ezin duten ‘betiko’ jokalari asko eta hauen falta ez da ahaztuta dagoen kontua, zelaiean ere jokalariei zerbait falta zaiela iruditzen baitzaie. Gaztedik bi entsegu eskuratu zituen (Josu Carrillok eta Julen Martinek) horietako bat transformatu zuen Josuk eta gure aldeko zigor kolpe batean makiletara bota eta hau ere sartu zuen, aurreko astean izandako zorte txarrari buelta emanez.

Bizkaitarren aldetik joko lotsagarria izan zenari behar bezala eutsi zieten gure gazteek eta hemendik aurrerakoari ere behar bezala aurre egiteko asmoa dute, zentzuz, gogor eta zuhur jokatuz urrutira hel daitezkeela ondo baitakite.

ANIMO TA SEGI BORROKAN GAZTIAK, GUREA DA GARAIPENA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario