banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 18 de noviembre de 2013

Garaipena izan zitekeen berdinketa

Aurreko jardunaldietan egindakoaz ikasi eta hobetzea zuen helburu Gaztedik eta emaitza pozgarriagoa izan zitekeen arren, kontent bueltatu ziren neskak Mungiatik.

Lehenengo zatian Durango/Uribealdea aurretik jarri zen arabarren akats batzuk eta jarrera geldoaren ondorioz. Baloia bizkaitarren eskuetan egon zen hasieratik eta Gaztedi eraso beharrean etxekoen jokoa jarraitzen aritu zen.  
Minutu batzuk pasata, eta markagailuan 10-0koa ikus zitekeenean, Gaztedi gogor defenditzen hasi  eta zelai erditik igarotzea kostatzen zitzaion arren, lortu zuenean Durango/Uribealdeako entsegu lerrora gerturatuz joan zen. Honela,  lan gogorra egin ostean, Annek, arabarrentzako lehenengo 5 puntuak lortu zituen, atsedenera 10-5 helduz.

Bigarren zatian ikusitakoa aldiz, guztiz bestelakoa izan zen. Arabarrak, konfiantza berreskuratu eta kontra egiten hasi ziren lehenengo momentutik, Gaztedi,  minutu gehienak bizkaitarren 22ko lerroan izan zelarik. Azkenean, jarrera aldeketa honek  izan zuen bere saria eta Ainhoak bigarren entsegua lortu zuen arabarrentzat.
Norgehiagoka gogorra eta borrokatua izan zen azkeneko minutura arte, Durango/Uribealdeak  ez baitzuen etsi eta hamarna punturekin jo zuen epaileak amaierako txistua.

Orokorrean, hobekuntza nabaria igarri zen Gaztediko nesken artean, konfiantza lortuta hobeto antolatu eta jokatu zutelarik. Hala ere, oraindik badago zer hobetu eta hurrengo partidei begira baloiaren kontrola eskuratu eta mantentzea, eta era berean hasieratik, Mungian bigarren zatian ikusi zen jarrera izatea da helburuenetako bat.

Hurrengo hitzordua, igande honetan, hilak 24, eguerdiko 12:00ean Eibarren.


El Gaztedi tenía como objetivo aprender de los errores cometidos en las jornadas anteriores y mejorar, y pese a que el resultado podía haber sido más satisfactorio, las chicas volvieron contentas de Munguia.

En la primera parte el Durango/Uribealdea se posicionó por delante  gracias a varios errores de las alavesas. La posesión del balón  fue mayoritariamente de las locales y el Gaztedi, en vez de atacar, se dedicó a jugar lo que marcaba el Durango/Uribealdea.
Pero, cuando el marcador estaba a 10-0 a favor de la vizcaínas, el Gaztedi comenzó a defender con mayor fuerza y aunque le costó cruzar el medio campo, una vez conseguido fue acercándose a la línea de ensayo. Esto así, después de un intenso trabajo, Anne conseguía los primeros 5 puntos para las alavesas, llegando al descanso 10-5.

La segunda parte, sin  embargo dejó una sensaciones muy diferentes. Las chicas del Gaztedi recuperaron la confianza y comenzaron a atacar desde el primer momento, por lo que la mayor parte de estos 40 minutos se jugó cerca de la línea de 22 contraría. Finalmente, Ainhoa consiguió el segundo ensayo para el Gaztedi.

En general, el del sábado, fue un partido muy reñido hasta el último minuto, ya que el Durango/Uribealdea no cedió ni un momento. Llegando al final 10-10.

La próxima cita, este domingo, día 24 a las 12:00 del mediodía en Eibar.


SAILKAPENA / CLASIFICACIÓN:

Taldea
Puntuak
GETXO ARTEA RT
      10
HERNANI CRE
      10
C.D. LA UNICA RT
      10
DURANGO/URIBE
       7
GAZTEDI RT
       2
EIBAR H.ANETXE
RT/ZAISA IRUN
       0

No hay comentarios:

Publicar un comentario