banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 25 de noviembre de 2013

Merezitako garaipena neskentzat

Hobekuntza ikusten ari zen azkeneko partidetan eta azkenean garaipena eskuratzea lortu zuten Gaztediko neskak Eibarren. 

Eguraldi eskasa eta hotza izan zen nagusi igandean Unben eta horrelakoa izan zen ere gure neskek  lehenengo minutuetan erakutsitako jokoa. 

Gaztedi beldurrez eta antolakuntza txarrarekin hasi zuen norgehiagoka beste behin ere eta Eibar/Irunek egoeraz baliatzen jakin zuen, partida hasi eta minutu gutxira Gaztedik gelditu ezin izan zuen entsegua sartuz. Mungian ikusitakoa errepikatzen ari zela zirudien, konturatu orduko 5 puntuko aldea zuten arabarrak kontra, baina aurrekoan bezala, oraingoan ere egoerari buelta ematen jakin zuten.

Lehenengo entseguaren ostean, Gaztedikoen jarrera erabat aldatu zen eta atakean hasi ziren. Honi esker, Eibar/Irunen 22ko lerroan denbora luzez egon eta gero, zigor baten ostean, Sausanek lehenengo bost puntuak eman zizkion talde gasteiztarrari berdinketa lortuz.

Bosnako horrek gure neskak indarberritu zituen eta partida menperatzen hasi ziren, baloia, orokorrean jabetza arabarra izan zuelarik. Hau honela, lan askoren ostean, Ainhoak, Adarak transformatutako bigarren entsegua lortu zuen. Hortik aurrera, partida nahiko berdinduta egon zen Gaztediri jokaldiak errematatzea zaila egin zitzaiolarik. Hala ere, azkenean, makilen azpian hirugarren entsegua lortu zuten arabarrak,  gerora transformatuz eta atsedenaldira 5-19 iritsiz.

Bigarren zatian, Gaztediko neskek joko dinamiko eta jarraia erakutsi zuten Unben, lehenengo zatiaren amaieran izandako sentsazio onak indarberrituta. Hala ere, norgehiagoka menperatzen zuten arren, entsegu lerrora iristea oso zaila suertatu zitzaien Eibar/Irunekoek defentsan egindako lan ona zela eta. Baina, azkenean, baloia orokorrean Gaztedikoen eskuetan egon eta gero, Gereztik, bost puntu horiek arabarren markagailura igotzea lortu zuen, handik gutxira Annek partidako azkenen entsegua lortzen zuelarik,
Hau honela 5-29ko emaitzarekin eman zitzaion amaiera norgehiagokoari eta garaipen honek Gaztedi azken aurreko postuan uzten du Eibar/Irunen gainetik eta aurretik dituen Durango/Uribealdekoen puntu kopuru berarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario