banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, diciembre 17, 2013

Adoreak lortutako garaipena

Gogotsu hasi zuen partida lehenengo minututik Gaztedik. Nafarren eta arabarren arteko lehia nahiko berdinduta bazegoen ere, Gaztediren defentsa akats bat aprobetxatuz La Unicak lehenengo entsegua lortu zuen eta 10. minutuan 0-7an zegoen markagailua.

Honen ostean, arabarrak ez zuten burua makurtu eta indartsu jarraitu zuten, Etxekoek sarri atakatzen saiatu ziren arren nafarrak oso fin aritu ziren defentsan eta 30. minutura arte Gaztedik ez zuen entsegu lerrora iristea lortu. 3/4eko lerroko jokaldi bati esker Adarak lehenengo 5 puntuak eskuratu zituen arte, alegia. Lehenengo zatia,  La Unicako nesken jokaldi arriskutsu batekin amaitu zen, hala ere, ez zuten bigarren entsegua lortu eta 5-7 iritsi ziren atsedenera.

Bigarren zatian ere kementsu agertu dira etxekoak eta laguntza askoko jokaldi polit baten ostean Mirenek bigarren entsegua lortu zuen arabarrentzat. Beste behin ere, nafarrek adorea erakutsi dute eta azkenean markagailuan beste 5 puntu gehitu zituzten.

Hurrengo minutuetan Gaztedik ez zuen etsi eta talde guztiaren arteko lan onari esker kanpokoen 22ko zonaldean jokatzen egon ziren denbora luzez, Anneren entseguarekin amaituz.

Azken minutuetan Gaztediko nesketan nekea sumatzen hasi zen eta akatsak agertuz joan ziren. Hori horrela, zigor kolpe baten ostean La Unikak baloia makil artean sartu zuen distatntzia laburtuz.

Orokorrean, oso norgehiagoka berdindua izan bazen ere, azken minutuak emozioz beterikoak izan ziren La Unicak azken unera arte borrokan jardun zelako.

Hau honela, amaierara 17-15 iritsi zen eta Gaztedi azken aurreko postuan jarraitzen badu ere, aurretik duen La Unicarekin puntu bakarrera geratu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario