banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 16 de diciembre de 2013

Juvenilek partida bikaina jokatu zuten La Única talde naparraren aurka

Garaipen  landua gure Juvenilek larunbatean eskuratu zutena. Partida bukaeran 40-0ko emaitza lortu zuten gazteek.

Larunbatean Lakuako zelaian jolastu zen partidan argi geratu zen zein den benetako juvenilen taldea eta behar bezala jokatuz lor daitezkeen emaitza paregabeak zein diren. Zuhur, erasokor eta sendo aritu ziren gazteak, aurkako taldearen hutsegite guztietaz baliatu ziren ahalik eta metro gehien irabazteko eta egia esan, beren lanean primeran aritu ziren.

Zelaia oso lokaztuta zegoen eta horrek eskuko jokoa zaildu zuen, baina arabarrek egoerak zailtzen bazuen ere, nahi eran jolastu zuen eta horri esker jokaldi oso politak ikusi ahal izan ziren.

Hauek izan ziren entseguak sartu zituztenak eta horietatik transformatu zirenak:
  1. Josu Carrilloren entsegua, berak transformatu zuena.
  2. Juan Latorreren entsegua, Josu Carrillok transformatua.
  3. Andoni Hernandezen entsegua, hau ere transformatua.
  4. Andini Hernandezen entsegua, Josuk transformatu zuena.
  5. Iker Otsoaren entsegua, hau ere joko zabaltzaileak transformatua.
  6. Andoni Hernandezen entsegua izan zen partidako azkena, hau izan zen transformatu gabe geratu zen bakarra.

ZORIONAK GAZTIAK, SEGI BORROKAN, GUREA DA GARAIPENA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario