banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, enero 27, 2014

Gogor borrokatutako garaipena

Mendeku gosez zeuden Gaztediko neskak Hernanin, denboraldiko lehenengo partidan 41-10 galdu zutenetik. Hilabete hauetan emandako aurrerapausoak zelaiean islatzeko gogoz zebiltzan eta gogor aritu ziren igande honetan, Gamarran jokatutako norgehiagokan.

2.014an zuten lehenengo aurkaria zen talde gipuzkoarra eta 80 minutuz, ohi baino kementsuago borrokatu beharko zela aurreikusten zen. Honekin batera, Hernaniren 3/4eko lerroak, bidea utziz gero, min handia egin zezakeela bazekiten gure neskak eta epailearen txistua jo zuenetik defentsa sendoa erakutsi zuten, kanpotarren jokoa geldituz.

Gogor hasi zen lehenengo zatia, zelai erditik pasatzea zaila suertatzen baitzen, baina arabarrak amore eman gabe kolpez kolpe metroak irabazten joan ziren, Annek ihes egin eta Gaztediren lehenengo entsegua lortu  zuen arte ( Adarak eraldatua).
Lehenengo 40 minutuetan erritmoa mantendu zen, bi taldeentzako aurkariaren entsegu lerroa eskuraezina zirudielarik. Hala ere, arabarren defentsa akats baten ondorioz, Hernaniko neskek 5 puntuak eskuratu zituzten, atsedenera 7-5 iritsi zirelarik.

Bigarren zatian joera bera errepikatu zen, talde biek defentsan lan bikaina erakutsiz eta entsegu bana lortuz. Parte honetan ere, Gaztedi izan zen aurkarien entsegu lerrora iristen lehena eta maul baten bidez bost puntu gehiago eskuratu zituzten arabarrak (Zuriñek entsegua eta Adarak eraldatu).
Horren ostean, partida parekatua izaten jarraitu zuen, Gipuzkoarrak berriro ihes egin eta entsegua lortu zuten arte. Azkenean, minutu gutxi falta zirela, Gaztedi defentsan egin dezakeen lanik onena erakustera behartu zuen Hernanik, entsegutik oso gertu jardun baitziren epaiearen txistuak jo zuen arte.
Hau honela, norgehiagoka 14-10 amaitu zelarik.

Asteburuko partiden ostean, klasifikazio taula horrela geratu da:

1. GETXO ARTEA RT
2. C.D. LA UNICA RT
3. HERNANI CRE
4. GAZTEDI RT
5. DURANGO/URIBE
6. EIBAR H.ANETXE RT/ZAISA IRUN

Después de un resultado de 41-10 a favor del Hernani en el partido de ida, tenían ganas de venganza las chicas del Gaztedi. Llegaban a la cita de este domingo en Gamarra dispuestas a demostrar que habían conseguido notables mejoras en el juego del equipo y que esta vez no serían un rival nada fácil y así fue.

Era el primer partido de 2.014 y se preveía que habría que luchar más de lo normal durante los 80 minutos. Sabían que si se dejaba algún hueco la línea de 3/4 del Hernani se lo haría pagar caro y desde que el árbitro dio comienzo al partido, las alavesas demostraron gran aptitud en defensa, bloqueando así el juego de las visitantes.

Durante la primera parte resultaba difícil pasar de medio capo, pero en vez de relajarse, las locales fueron ganando metro a metro hasta que Anne logró escaparse consiguiendo el primer ensayo para el Gaztedi (transformado por Adara).
Los primeros 40 minutos tuvieron un ritmo similar, resultando muy complicado para los dos equipos acercarse a la línea de ensayo contraria. Aún así, un fallo en la defensa local propició que las guipuzcoanas se hicieran con sus primeros 5 puntos,recortando así la distancia con las locales y llegando al descanso con un marcador de 7-5.

En la segunda parte se continuó en la misma tónica, realizando los dos equipos una dura defensa y logrando marcar cada uno un ensayo más. El Gaztedi volvió a adelantarse a la hora de marcar, consiguiendo su segundo ensayo gracias a una maul (ensayo de Zuriñe, transformación de Adara).

Despúes de esto, el partido siguió reñido hasta que las chicas del Hernani consiguieron escaparse y ensayar.
Los últimos minutos del partidos fueron de gran intensidad y presión, ya que las visitantes pasaron los cinco últimos minutos cerca de la línea de cinco.
Esto así, el partido finalizó con un marcador de 14-10 a favor de las alavesas, lo que refleja claramente lo difícil del partido.

No hay comentarios:

Publicar un comentario