banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, 21 de enero de 2014

Gure gazteek beren onena erakutsi digute!



Partida izugarria gure juvenilek pasa den larunbatean egin  zutena. Gernikarrak mendean hartu zituzten eta erakustaldi paregabeak egin zizkiguten bertaratu ginen guztioi.

Oraingoan Gernika Rugby Taldearen aurka jolastu dute gazteek. 15-15ekoa izan zen partida bukaeran markagailuak erakusten zuen emaitza, baina bertaratu zen orok argi ikusi zuen Gaztedikoak izan zirela denbora guztian jokoaren jabe eta akats txiki batzuk egin bazituzten ere lan ederra egin zutela.

Partida hasi eta denbora gutxira gure taldekoen aldeko zigor kolpea 22ko lerro alboan, Josu Carrillok ostikoa makiletara bota eta lehen hiru puntuak eskuratu zituzten gasteiztarrek. Ondoren lerroko jokalarien jokaldi bikain eta eder baten ondoren Iker Otsoak partidako lehen entsegua sartu zuen eta Josu Carrillok transformatu. Atsedenaldian 10-7 adierazten zuen markagailuak. Bigarren zatian, gure aldeko beste zigor kolpe batean, Iker Otsoak azkar atera zuen baloia eta beste taldea prest ez zegoela aprobetxatuz, bigarren entsegua eskuratu zuen baina Josuk ezin izan zuen hau transformatu. Partida amaiera aldera, entsegua sartzeko puntuan hamaika aldiz egon ostean beren aldeko zigor kolpe bat; Carrillok ostikoa bota zuen makiletara, baloia sartuz gero, gazteek partida irabaziko zuketeen baina ez dakigu haizearen eragina ote baina baloiak ez zuen bere bidea jarraitu eta kanpora joan zen.

Dena dela gazteak oso harro daude eginiko lanaz eta matematikoki partida irabazi ez bazuten ere beraiek partida irabazitzat jo zuten. Gasteiztarren taldea esan beharra dago ez dagoela bere onenean, hainbat lesionatu, gaixo,…

Eginikoagatik zorionak gaztiak! Animo ta segi borrokan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario