banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, 16 de enero de 2014

Juvenilak garaipen gosez!

Garaipen ederra gure Juvenilek pasa den larunbatean Getxon eskuratutakoa, asteburu honetan datorkien partida latzaren beroketa antza.



Aurreko asteburuan gure gazteek jolasturiko partida bikainak emaitza ederra lortzea egotzi zien. 22-3koa izan zen markagailuak partida bukatzean erakusten zuen emaitza.  Partida hasi eta gure taldekoen aldeko zigor kolpe batean partidako lehen puntuak eskuratu zituzten gazteek.  Partida aurrera joan ahala jokaldi eta ihesaldi ederrak ikusi ahal izan ziren Fadurako zelaian, eta esan beharra dago, partida guztietara udan nahiz neguan praka motzekin joan ohi den Andoni Hernandezek sartu zituela hiru entseguak. Espero daitekeen gauza bat den arren Josu Carrillo taldeko kapitaina izan zen zigor kolpean nahiz Andonik sarturiko lehen bi entseguetan trasformatu zuena

Asteburu honetan datorkiena ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.Gernikarren aurka dute partida. Oraingoan Gamarran eguerdiko 11:00etan, gure zelaian jolastuko dute. Partida gogor eta erabakigarria izango da oraingoa. Talde honen aurka Bilbon jolasturiko azken partidan Gaztedikoek ez zuten garaipena lortzerik lortu eta orain gertatu zenari itzulia emateko asmoarekin daude.

Hortaz asteburu honetan Gamarran daukazue zita garrantzitsua!! Gazteek Gaztedi osoaren indar eta bultzada behar dute, ANIMATU ETA LARUNBATEAN GAMARRAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!

BULTZ GAZTEDI, BULTZ!! BORROKAZ GARAIPENA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario