banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, 25 de febrero de 2014

Entsegu ugari eta Ligan aurrera egiteko esperantzarako bidea irekita

Irabazi beharreko partida zen igandean Durango/Uribealdearen kontra zutena eta gure neskek ez zuten hutsik egin. 
Norgehiagoka hasi eta minutu gutxira baloiaren jabe egin ziren etxekoak eta hamar minutu ere ez zirenean pasa entsegua lortu zuen Annek (5-0). Hala ere, bizkaitarrak ez zuten denborarik galdu eta handik gutxira, berdintzea lortu zuten.
Hurrengo entsegua lortzea ez zen hain erraza izan eta gogor aritu behar izan ziren lanean Aitziber Porrasek 27. minutuan kanpotarren entsegu lerrora iristea lortu zuen arte (12-5). Gaztediko neskek konfiantza berreskuratu zuten orduan eta atsedenera iritsi aurretik  beste entsegu bat eskuratu zuten. (Porrasek entsegua, Annek eraldatu 19-5). Hau honela, lehenengo zatian Gaztedik joko arina erakutsi zuen eta zelaiean nagusi izan zen.
 
Bigarren zatian aldiz, entsegu gehiago ikusi ziren arren, jokoa ez zen hain  ona izan eta Durango/Uribealdeako neskek  zenbait aukera izan zituzten markagailuan aurrera egiteko baina, Gaztediko neskek defentsa lan on bati esker, erasoak gelditzea lortu zuten. Partidaren bigarren txanpa honetan etxekoek lortu zuten lehenengo entsegua 3/4eko lerroaren jokaldi polit baten ostean (Arrate 24-5). Hurrengo 10 minutuetan arabarrek beste bi aldiz iritsi ziren aurkarien entsegu lerrora ( Nerea eta Iratxek entseguak, Annek eraldatu 36-5) eta markagailuan islatzen zen aldeak ematen duen lasaitasunari esker laguntza askoko jokaldia egin zuen Gaztedik beste bost puntu eskuratuz (Aitanak entsegua, Annek eraldatu 43-5). Honekin batera, epaileak amaiera adierazi aurretik, arabarrak beste entsegu bat lortu zuten (Aitziber Porras 50-5).

Emaitza oso zabala izan arren eta nahiko errez irabazi bazuten ere, ez ziren Getxoren aurkako norgehiagokan ikusitako gogoak antzeman eta orokorrean, norantza finkorik gabeko taldea ikusi zen.  Hala ere, argi dago, denboraldia aurrera egin ahala gure neskak geroz eta gustorago dabiltzala zelaiean eta hori emaitzetan ere igerri egiten ari da. Orain, hurrengo bi partidetan irabaztea izango dute helburu, klasifikazio taulan bigarren postua eskuratu ahal izateko. 



Ganar era un requisito indispensable y las chicas del Gaztedi no defraudaron en el partido jugado este domingo contra Durango/Uribealdea
Minutos después de que el árbitro diera comienzo al partido las locales se hicieron con la posesión del balón y cuando no habían pasado 10 minutos del comienzo Anne consiguió los primeros 5 puntos para el Gaztedi. Pese al buen comienzo de las alavesas, las visitantes no se vinieron abajo y lograron empatar al poco tiempo. El siguiente ensayo tardó más en llegar y tras un buen trabajo en equipo Aitziber Porras consiguió atravesar la línea de ensayo contraria en dos ocasiones, llegando al descanso con un resultado de 19-5.

En la segunda parte, sin embargo, pese a que se vieron muchos ensayos, la calidad del juego bajó, por lo que las vizcaínas tuvieron ocasión de lograr algún ensayo más, pero, el buen trabajo defensivo de las locales lo impidió. El primer ensayo en esta segunda parte llegó gracias a un bonito trabajo de la línea de 3/4 (Arrate). Después de esto, Nerea e Iratxe sumaron otros dos ensayos en los siguientes 10  minutos de juego, lo que dio una gran tranquilidad a las alavesas que siguieron compenetradas en el juego, consiguiendo antes del final del partido otros dos ensayos más (Aitana y Aitziber Porras)

Esto así, el partido finalizó con un resultado de 50-5 a favor de las locales que pese a lo abultado del resultado no demostraron una actitud tan buena como en el jugado contra Getxo. Aún así, lo visto en los últimos partidos demuestra que según av eta anza la temporada nuestras chicas se encuentran cada vez más a gusto en el campo y eso se refleja en los resultados. Ahora, solo queda ganar los próximos dos partidos  si se quiere acabar la Liga en segunda posición.








No hay comentarios:

Publicar un comentario