banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, octubre 14, 2014

Kementsu aritu arren, Escor Gaztedik ezin izan zuen Getxoren aurka

Gure neskek Faduran erakutsitako gogo eta adorea ez zen bizkaitarrak irabazteko nahikoa izan. 

Norgehiagokaren lehenengo zatia gogorra izan zen bi taldeentzat, aurkarien lerroak zeharkatzeko ahaleginak egin arren, ez Getxok, ez Gaztedik ez zutelako muga gainditzea lortzen.
25. minutura arte zelaian orden falta izan zen nagusi, baina momentu horretan Getxok lehenengo entsegua  lortu ostean, talde bizkaitarrak ziurtasuna berreskuratu eta atsedenera 29-0 iristea lortu zuen.

Bigarren zatian ere Gaztediko neskek ez zuten amorerik eman eta joku politaren ostean, ihes egin, aurkaria gainditzeko ostikoa eman eta baloia berriro eskuratuz makilen azpian baloia kokatzea lortu zuen Anne Fernandezek, gero eraldatuz eta markagailua 43-7 jarriz.

Hala ere, Getxok puntuak lortzen jarraitu zuen eta amaierara 62-7 iritsi zen.

Aipatzekoa da Gaztedik egindako lana, talde oso gaztea izan arren geroz eta joko hobea erakusten ari delako.


Lehenengo partida honen ostean sailkapena horrela gelditu da:

1-Getxo Artea RT
2-Hernani CRE 
3-Eibar H. Anetxe 
4-Escor Gaztedi
5- La Unica RT



Las ganas y valentía demostradas por nuestras chicas no fueron suficiente para superar a las vizcaínas.

Durante la primera parte del partido se vio un juego desorganizado y pese a los esfuerzos ninguno de los equipos conseguía traspasar la línea contraria.

En el minuto 25 el Getxo consiguió su primer ensayo, lo que les dio confianza y les ayudó a reorganizarse, llegando al descanso con el marcador a 29-0.

En la segunda parte, las chicas del Gaztedi no se dieron por vencidas y tras escaparse, dar una patada para superar al rival y volver a recuperar el balón,  Anne Fernandez consiguió colocar el ovalado bajo palos y transformar, gracias a lo que el Gaztedi consiguó sus únicos 7 puntos.

Pese a las buenas sensaciones en el joven equipo alavés, el partido finalizó con un marcador de 62-7 a favor de las chicas del Getxo.

Tras esta jornada la clasificación es la siguiente:

1-Getxo Artea RT
2-Hernani CRE 
3-Eibar H. Anetxe 
4-Escor Gaztedi
5- La Unica RT


No hay comentarios:

Publicar un comentario