banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

domingo, noviembre 09, 2014

Merezitako garaipena Escor Gaztediko neskentzat

Gaur goizean Escor Gaztediko neskek Durangoren aurka Gamarran jokatu dute. Partidu orekatua izan da nahiz eta garaipena lortu. Behin baino gehiagotan gogor borrokatu behar izan dute entsaioa egin ez diezaien.

Lehenengo zatiak bi entsaio besterik ez ditu izan. Lehen entsaioa hamargarren minutuan Durangoren eskutik izan da eta bigarrena hogeitabigarren minutuan gure nesken eskutik Esvak entsaiatu du.

Bigarren zatiko lehen minutuan entsaiatu du Annek, hamar minutu beranduago Adarak eta bi minutu motz pasa ostean Aitanak Annerengandik transformatua. Taldea primeran zihoan Durangok berriz entsaiatu arte hamazortzigarren minutuan. Neskek indarrak batu eta primerako jokaldiak egin dituzte. Aipatzekoa da Leire Ruizek egindako partidua bere plakaje itzelekin. Anneren beste entsaio batekin jarraitu dute hogeitabigarren minutuan berak transformatuz 29-10 utziz. Janire Mugikak ere entsaiatu du 27.minutuan eta entsegu hori Annek transformatu du. Durangoren hirugarren eta azken entsaioa 33.minutuan izan da transformazio eta guzti. Annek partiduari amaiera eman dio markagailua 41-17 utziz. Gora Gaztedi!

Hoy a la mañana se han enfrentado el Escor Gaztedi contra el Durango en Gamarra. A pesar de haber sido un partido equilibrado las chicas del Gaztedi han ganado el partido totalmente merecido aunque han tenido que luchar en mas de una ocasión para prevenir el ensayo.

El primer tiempo ha tenido dos ensayos. El primero en el minuto diez por el Durango y el segundo en el minuto 22 por nuestras chicas ensayado por Esva.

En el primer minuto del segundo tiempo ha ensayado Anne, diez minutos después Adara y tras dos minutos Aitana transformado por Anne. No se han venido abajo con el ensayo del Durango en el minuto 18. Es más, ha hecho que las chicas del Escor rugby se vengan arriba y se ha podido ver su trabajo de los entrenamientos con sus jugadas. Leire Ruiz ha jugado como nunca y ha placado a las contrarias mejor que nunca. El segundo tiempo sigue en el minuto 22. con el ensayo y transdormación de Anne. Janire Mugika también ha ensayado en el minuto 27 transformado por Anne. Las chicas del Durango no daban el partido por perdido en el minuto 33 ensayando y transformandoles a las chicas del Escor Gaztedi. El último ensayo de Anne ha finalizado el partido dejando el marcador en 41-17.




1 comentario:

  1. Argazkiak hemen / Fotos aquí: https://www.flickr.com/photos/106238258@N03/sets/72157646895368683/

    ResponderEliminar