banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

domingo, septiembre 27, 2015

Zapore gozoko hasiera Escor Gaztediko neskentzat. Comienzo inmejorable para el Escor Gaztedi femenino


Pasaden larunbatean, Escor Gaztediko neskek Euskal Ligako lehen partidua jolastu zuten Durango/Uribealdearen aurka. Bizkaitarren zelaian jolastu zen norgehiagoka eta gogor ekin zioten honi arabarrek, markagailua 22-29ra utziz.
Lehenengo 40 minutuetan zehar gure neskak izan ziren protagonistak, baloia eskuartean denbora gehiagoz izan zutelarik eta entseguko marrara heltzeko gogoz aritu zirelarik. Lehenengo 5 puntuak 3/4aren aldetik jaso genituen, jokaldi baten ostean Arratek entsegua lortuz. Aurrelariek gogor egindako lanak gasteiztarrak aurkarien 22 lerroan mantendu zituen denbora luzez, Annek bigarrena lortu zuen arte. Durango/Uribealdeako neskek ere 2 entsegu sartzea lortu zuten partiduko lehenengo zatian. Escor Gaztediko neskek, esfortsu handiz, beste pare bat entsegu lortu zituzten 40. minutura heldu aurretik. Lehenengoa, Aitanak lortu zuen eta bigarrena Itziarrek, aurrelarien lan gogorrari esker.
Norgehiagokaren bigarren zatia, lehenengoarekin alderatuz, orden eta komunikazio faltak bultzatuak, okerrago aritu ziren gure neskak. Durango/Uribealdeako neskek arabarren akatsak aprobetxatuz beste 2 entsegu sartzea lortu zuten, markagailua gasteiztarrera hurbilduz. Nahiz eta gogoz eta esfortsu handiz ibili ziren gasteiztarrak, norgehiagokaren azken minutuetan baino ez zen hauen arteko ordena zelaian ikusi. Bizkaitarren azken entseguaren ostean eta erlojua 80. minututik oso hurbil zegoelarik gure neskek barruan zeukaten indar guztia atera eta bostgarren entsegu bat lortu zuten. 82. minutua, eta gure aurrelariek lan bikaina gauzatu zuten aurkarien 22. lerrora heldu ziren arte. Bertan, alferrik saiatu ziren entsegu marrara heltzen, baina aurkako jokalariak elkartu eta atzelarien pase sekuentzia baten ostean Aitanak bere partiduko bigarren entsegua lortu zuen.
Aipatzekoa da gure 4 jokalari berriek jolastutako partidua, gogoz eta ausardiaz, partidua pozarren bukatu zutelarik. 
El pasado sábado las chicas del Escor Gaztedi jugaron su primer partido de Liga Vasca contra el Durango/Uribealdea. El encuentro tuvo lugar en tierras vizcaínas y tras un partido disputado consiguieron dejar el marcador a 22-29.

Durante la primera parte las Alavesas fueron protagonistas del encuentro, con mayor posesión del balón y unas ganas increíbles por alcanzar la línea de ensayo contraria.
Los primeros puntos llegaron tras una jugada de la línea que acabó con un ensayo en el exterior del campo por parte de Arrate, en ese momento jugando de ala. El constante ataque en penetración de la delantera hizo posible que el equipo se mantuviera en la línea de 22 opuesta durante largo rato, hasta que habiendo conseguido superioridad en un extremo del campo
El segundo tiempo, al contrario que el primero, se caracterizó por el desorden y falta de comunicación por parte de las chicas del Gaztedi. El Durango/Uribealdea supo sacar partido de los fallos de nuestras chicas y consiguió acercarse al marcador vitoriano con 2 ensayos, que al no ser transformados dieron siempre una ventaja de 4 puntos a las alavesas. A pesar de las ganas y el esfuerzo demostrado por el Gaztedi, el orden no estuvo presente hasta los últimos minutos de la segunda parte del encuentro. Tras el último ensayo de las Vizcaínas y cuando el partido ya rozaba los 80 minutos, nuestras chicas sacaron todas sus fuerzas para conseguir un último ensayo logrado en equipo. El reloj ya había sobrepasado los 82 minutos y las delanteras habían conseguido avanzar hasta la línea de 22 contraria. Estas intentaron llegar a la línea de ensayo y a pesar de no alcanzarla consiguieron crear la superioridad numérica, que dio lugar a una bonita secuencia de pases por parte de la tres cuartos rojinegra dando el fin al partido con un segundo ensayo de la centro Aitana.
Cabe destacar la actuación de 4 de nuestras nuevas fichajes para el equipo del Gaztedi Neskak, quienes demostraron valentía y ganas que se vieron reflejadas en diversión y una gran experiencia para todas. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario