banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, noviembre 12, 2015

Borrokatutako garaipena Escor Gaztediko neskekntzat. Victoria peleada para el Escor Gaztedi femenino.




[Eus] Pasaden igandean, azaroak 8an, Escor Gaztediko neskek Hernaniren aurka jolastu zuten Amaiur Txapelketako euren azkenengo partidua. Partidu gogor zein lehiatuta ikusteko aukera izan genuen arren, gure neskek garaipena lortu zuten.

Norgehiagoka oso parekatuta hasi zen, eta partidua hasi eta minutu gutxira, hernaniarrek haien lehenengo 7 puntuak lortu zituzten (0-7). Arabarren jarrera paregabea izan zen partidu osoan zehar, eta aurkariek lehengo entsegua lortu arren, ez zuten amore eman. Jarrera honek, taldearentzako lehenengo puntuak ekarri zituen, Anneren partez entsegua, Ainhoak transformatua (7-7). Lehenengo zatian zehar bi taldeen eskutik kolpe asko zituen partiduak, eta hauetako bat aprobetxatuz, Annek bigarren entsegu bat lortu zuen (12-7). Partiduaren lehenengo zatia amaitzear zegoen, eta bisitariek, hauek ere aurkarien kolpe bat aprobetxatuz, markagailua berdintzea lortu zuten (12-12). Epaileak lehen zatiko azken jokaldia adierazia zuen, eta gure aurrelariek, baloia taldean landuz, aurkarien 22. lerrora heltzea lortu zuten, eta 3/4en artean baloia irekiz, Miren Etxezarretak taldearentzako hirugarren entsegua lortu zuen (17-12).

Bigarren zatia ez zitzaien erraza suertatu behar gure neskei, eta Hernaniko neskek lehenengo entsegua lortu zuten hasierako minutuetan (17-17). Tentsioa zelaian bistakoa zen, eta hau gutxi balitz, Annek eta Txatxek txartela hori bana jaso zuten partiduko 10 eta 12. minutuetan. Bertakoen taldeak 13 jokalari baino ez zituen zelai barruan, eta honetaz jakitun, Gaztediko neskek ahalegin handiak egin eta Amaiak bere errugbi ibilbideko lehenengo entsegua lortu zuen, honakoa bere taldekide guztiek haiena balitz bezala ospatua (22-17). Bigarren zatian bertakoen zein bisitarien kolpeak areagotu, eta hauetako batez baliatuz, gorribeltzek zigor entsegua sorrarazi zuten (29-17). Norgehiagoka kontrolpean zirudien gure neskentzako, eta hauek, beste entsegu bat lortu zuten, Aitanak korrikaldi aparta eginez eta beste 5 puntu markagailura gehituz. Nahiz eta Gaztedik erakutsitako defentsan hobekuntza nabaria egon, hernaniarrek, partidua azken minutura arte borrokatuz, beste bi entsegu lortu zituzten, hauetariko batek partiduari amaiera emanez (34-29).

[Es] El pasado domingo 8 de noviembre, el Escor Gaztedi femenino disputó contra el Hernani su último partido del Torneo Amaiur, un encuentro muy disputado que acabó en victoria para nuestras chicas. 

El partido comenzó estando muy igualado, y al poco tiempo de empezar la primera parte, las visitantes lograron su primer ensayo (0-7). La actitud de las alavesas durante todo el partido fue impecable, y tras los primeros puntos en contra el equipo no bajó la cabeza, lo que dio pie a su primer ensayo, este por parte de Anne y transformado por Ainhoa (7-7). Los golpes de castigo durante esta primera parte fueron abundantes por parte de ambos equipos, y aprovechando uno de ellos llegó el segundo ensayo para las locales, este también por parte de Anne (12-7). A falta de escasos minutos para acabar el primer tiempo, las guipuzcoanas, aprovechando estas también uno de los golpes de castigo contrarios, lograron igualar el marcador (12-12). El colegiado había señalado la última jugada, y nuestras delanteras, trabajando el balón en equipo, consiguieron llevar el oval hasta la línea de 22 opuesta, y tras abrirlo entre las 3/4,  Miren Etxezarreta consiguió anotar un tercer ensayo para las alavesas (17-12).

El segundo tiempo del encuentro se preveía duro, y el primer ensayo por parte del Hernani no tardó en llegar (17-17). La tensión dentro del campo era evidente, y por si esto fuera poco, Anne y Txatxe recibieron una  una tarjeta amarilla por parte del árbitro en los minutos 10 y 12 del partido. Conscientes de su inferioridad numérica, el Gaztedi sacó todas sus fuerzas, y con solo 13 jugadoras en el campo, Amaia logró anotar su primer ensayo, celebrado por cada una de sus compañeras (22-17). En la segunda parte los golpes fueron en aumento, y beneficiándose de uno de ellos, las rojinegras fueron concedidas un ensayo de castigo (29-17). El partido parecía ya estar bajo control para nuestras chicas, quienes consiguieron anotar un último ensayo con una bonita carrera por parte de Aitana. A pesar de la notable mejora en la defensa del Gaztedi, el Hernani, que peleó el partido hasta el último minuto, consiguió anotar otro par de ensayos en esta segunda parte, uno de ellos dando por finalizado el encuentro (34-29).


No hay comentarios:

Publicar un comentario