banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, noviembre 23, 2015

Harrotasunez beteriko porrota Escor Gaztediko neskentzat. Derrota llena de orgullo para el Escor Gaztedi Femenino


[Eus] Joan den larunbatean, azaroak 21ean, Escor Gaztediko neskek euren ligako lehenengo partidua jokatu zuten La unicaren aurka Iruñean eta sufritutako partidu gogor baten ondorioa, porrota izan zen, markagailua 10-0 amaitu zelarik. 
Norgehiagoka eguraldi penagarri batekin hasi zen: euria, hotza, haizea… Gainera, jokalari berri ugari izateak eta etxetik kanpo jolasteak sentsazio oneko arruta ekarri zuen, jokabidea paregabea izan baitzuen ekipo osoak.


Erasoa ez bezala, gure nesken defentsa ezin hobea izan zen partidu osoan zehar, sortutako presioak baloiak lurrera erortzea edo mele asko sortzea ekarri zuen. Hala ere, nafarren baloien mugimendu onak, gure defentsa gainditzea lortu zuen eta 25.minutuan partiduko lehenengo entsegua lortu zuen La Unicak.
Gure aurrelariek ezin izan zuten eurekin oraingoan, nekeak, ekipo lokala erakusten zebilen indarra… bigarren entsegu bat ekarri zuen deskantsurako 5 minutu besterik ez zirenean geratzen. Hala, markagailua 10-0an utziz bi ekipoak aldageletan sartu ziren indarrak berreskuratu eta bigarren zatirako prestatzeko.

Aipatutako bigarren zati honetan, gasteiztarrek lehenengo zatian sortu zituzten hainbat akats zuzentzea lortu zuten, oraingo honetan baloiaren jabetza barneratuz. Hobekuntza handia nabarmendu zen beraz partiduko lehenengo minutuetatik, eta entsegu lerrotik oso hurbil aritu baziren ere, irundarrek gure nesken erasoko akatsak erabili zituzten baloia entsegutik urruntzeko. La Unicako nesken esperientzia agerikoa zen, eta horren ondorioz, gasteiztarrek ez zuten entsegurik lortu partidu osoan zehar.

Bukatzeko, esan genezake gure neskek indarrez aurre egin ziotela eguraldiari eta hobetzekoak badaude ere, entrenatzaileak, Aitziber Ibañez de Gaunak, eskerrak eman zien jokalariei  jokabide aparta erakutsi eta egindako esfortzuagatik. 
Honako hauek izan dira Miren Etxezarreta kapitainaren hitzak: “Harro nago taldeak egindako esfortzuagatik, bereziki jende berriarena”

[Cast] El pasado sábado día 21 de noviembre las chicas de Escor Gaztedi disputaron su primer partido de liga contra La Unica en Pamplona, donde estas segundas consiguieron la victoria dejando el marcador en 10-0.
El partido comenzó con unas condiciones climatológicas adversas para ambos equipos; Lluvia, viento, frío... Además, jugar fuera de casa y con abundancia de jugadoras nuevas hizo que nuestras chicas sufrieran y a la vez disfrutaran hasta el último minuto un partido igualado y duro.

Las chicas de Escor Gaztedi formaron una buena defensa continua muy alejada de lo que fue su ataque, que por falta de experiencia y el mal tiempo no fue tan buena como esperaban. Aun así, el buen movimiento del balón de las navarras hizo que superaran nuestra defensa metiendo el primer ensayo del partido en el minuto 25.  
Nuestra delantera no pudo con ellas esta vez, el cansancio, la fuerza de pamplonesas... etc, hizo que a 5 minutos del descanso estas segundas volvieran a ensayar. Con un 10-0 en el marcador ambos equipos entraron en los vestuarios con intención de recuperar fuerzas y concentrarse para lo que sería el segundo tiempo del partido.
                          
Así pues esta segunda mitad fue completamente diferente a la primera. Las gasteiztarraz corrigieron varios errores que tenían a nivel defensivo y consiguieron un gran dominio del balón. Aun que estuvieran muy cerca del ensayo en varias ocasiones, las navarras utilizaron fallos cometidos en ataque para alejar el balón de la línea de ensayo. Era evidente que las chicas de La Unica tenían un equipo curtido en experiencia y gente y eso hizo que el equipo visitante no lograra ningún punto. 

En definitiva, podemos decir que a pesar del clima nuestras chicas supieron estar a la altura y aun que quede mucho por mejorar la buena actitud de estas hizo que la entrenadora Aitziber Ibañez de Gauna les diera las gracias por el esfuerzo que habían hecho.

“Estoy orgullosa del esfuerzo que ha realizado todo el equipo, pero sobre todo de aquellas que son nuevas en el rugby” Han sido las palabras de la capitana Miren Etxezarreta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario