banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, 3 de marzo de 2016

Beharrezko garaipena Escor Gaztedirentzat. Necesaria victoria para el Escor Gaztedi.


[Eus] Pasaden igandean, otsailak 28an, Escor Gaztediko neskak Eibarrera mugitu ziren bertako taldearen aurkako bueltako partidua jolasteko. Jokalari askoren faltak eta egun kaskarrak jardunaldia zailtu zien arren, arabarrek erraztasunez atera zuten partidua aurrera, markagailua 5-32 amaitu zelarik. 

Ondoz ondoko bi porroten ostean, garaipena beharrezkoa zuten gure neskek, bai sailkapenean puntuak lortzearren bai eta taldearen animoak igotzeko. Helburu hori buruan izanik, talde gaztea zelaira atera eta lehenengo minututik partidua menperatu zuten. Baldintza meteorologikoak eta zelaiaren egoera txarrak ez zien gure neskei arintasunez jolasten utzi, baina aurrelariek egindako lan gogorrari esker, lehenengo entsegua garaiz lortu zuen Ainhoak. Partiduaren lehenengo zati honetan Eibartarrek baloi gutxi izan zituzten eskuartean, bisitariek azkar berreskuratzen zituztenak. Hala eta guztiz ere, bertakoen defentsa presatsu baina eraginkorrak Gaztediri 3 entsegu baino gehiago lortzea eragotzi zien(Itziar, Iratxe Mtz. Mtz.). Gainera, pare bat jokalarik partidua bertan behera utzi behar izan zuten lesioak izan zirela eta. 

Bigarren zatian zehar eta jokalarien zerrendan ordezkorik ez izan arren, Eibarko neskek ez zuten amore eman eta Gaztediko neskek metro bakoitza borrokatu behar izan zuten. Partiduko zenbait fasetan argitasun falta ikusi eta partiduan kaosa nabaritu zen, eta hau aprobetxatuz, bertakoek euren entsegu bakarra lortu zuten. Alabaina, gure neskak, zelai barruan eroso, haien jokoa egiteko gai izan ziren eta bigarren zati honetan beste 3 entsegu sartzea lortu zuten (Itziar, Miren Bengoa, Alazne).

[Es] El pasado domingo 28 de febrero, las chicas del Escor Gaztedi viajaron a Eibar para medirse con las guipuzcoanas. A pesar de las bajas por lesiones y del mal tiempo, las alavesas sacaron adelante el partido sin ningún problema, dejando el marcador final a 5-32.

Tras dos derrotas consecutivas, la victoria era necesaria para nuestras chicas, no solo para sumar puntos en la clasificación sino para subir los ánimos del equipo. Con ese objetivo en mente, el joven equipo salió al campo y desde el minuto 0 fueron las alavesas quienes dominaron el partido. Las condiciones meteorológicas y el estado del campo no dieron opción a mover el balón con fluidez, pero gracias al trabajo de la delantera el primer ensayo por parte de Ainhoa no tardó en llegar. Durante toda la primera parte de la jornada las locales disfrutaron de escasos balones, recuperados rapidamente por las nuestras. No obstante, la precipitada pero efectiva defensa del Eibar impidió a las visitantes obtener más de 3 ensayos (Itziar, Iratxe Mtz. Mtz.), los cuales fueron acompañados de varias lesiones en el equipo. 

Durante la segunda parte, y a pesar de no tener ni un solo cambio en la alineación, las chicas del Eibar no bajaron las cabezas en ningún momento e hicieron costoso cada metro avanzado por el Gaztedi. La falta de claridad en ciertas fases del juego hicieron ver a los espectadoras un juego más sucio y caótico durante esta parte, que dio pie al único ensayo de las locales. Sin embargo, las alavesas, cómodas dentro del campo, consiguieron llevar a cabo su juego, obteniendo en esta segunda  parte otros 3 ensayos (Itziar, Miren Bengoa, Alazne).

No hay comentarios:

Publicar un comentario