banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, octubre 03, 2017

Un comienzo de primera para nuestras chicas.

Pasaden asteburu honetan Gaztedi Neskek hasiera eman zioten Emakumezkoen Euskal Ligari, garaipen arrakastatsua lortuz: 102-00. Unibersitario Bilbaoren aurka lehiatu ziren, aurreko urtean sortutako taldea izanik, esperientzia gutxikoa zelarik. Astean zeharreko entrenamenduetatik oso sentsazio onak eta ikaragarrizko gogoak sumatzen ziren gure nesken artean, eta horrela, partiduari hasiera eman zioten.

Hasiera hasieratik Gaztediren esperientzia nabaria izan zen zelaian, lehenengo jokaldietatik markagailua haien alde jarri zutelarik. Atzelarien jokoa gailendu zen gasteiztarren artean, tinko eta gogotsu jokatuz baloia irabazi eta entseguak sartzen hasi ziren. Komunikazioa faktore garrantzitsua izan zen: bikain ulertu ziren haien artean, eta honi esker, jokaldi eder eta ikusgarriak eman ziren Gamarran. Hala ere, urduritasun, baloi aldaketa eta beste alderdi batzuen erruz, baloi asko erori ziren lurrera.

Aurrelarietan ordea, nahiz eta joko eraginkorra egin eta indar eta esperientzia nabaritu, batasun eza sumatu zen. Jokalarien artean indibidualtasuna nagusitu zen, eta markagailuan ez islatu arren, akats larria izan zen. Nolanahi ere, jokaldi politak atera ziren, eta partidua aurrera zihoan heinean beste akats batzuk zuzentzea lortu zuten, esaterako baloien erorketak eta lapurretak ekiditeko ziri eta maulak egitea.

Azpimarragarria da Gaztedi Neska berrien debuta; Ane (Hilari), Eukene, Garazi eta Maiderrek haien ligako lehen partidua jokatu zuten, eta entseguren bat tartean egoteaz gain, gogotsu aritu ziren. Zorionak neskak!

Hurrengo astean gasteiztarrak Durangoren aurka lehiatuko dira, eta etxera beste garaipen bat ekartzeko eta gehiago hobetzeko irrikan daude.

Itziar Reguero Fernandez de Aranguiz

El pasado fin de semana, las chicas del Gaztedi le dieron comienzo a la Liga Vasca femenina, logrando una victoria exitosa: 102-00. El partido se jugó contra el equipo Universitario de Bilbao, equipo relativamente nuevo y con poca experiencia, ya que se creó el año pasado. Entre nuestras chicas ya se hacían notar las buenas sensaciones y ganas de jugar durante los entrenamientos semanales, y así, dieron comienzo al partido.

Desde el minuto 0, la experiencia del Gaztedi fue notable, consiguiendo poner el marcador de su parte. Entre las vitorianas destacó el juego firme y entusiasta de la ¾, ya que empezaron a ganar el balón y a marcar ensayos. La comunicación fue un factor muy importante: se entendieron muy bien entre ellas y gracias a ello se vieron unas jugadas espectaculares en Gamarra. Aun así, por culpa de los nervios, el cambio de balón y otros aspectos, muchos balones cayeron al suelo.

Las delanteras en cambio, aunque consiguieron hacer del partido un juego activo y eficaz, no mostraron la suficiente unión. Entre las jugadoras se creó un juego individual que aunque no se vio reflejado en el marcador, fue un gran error. Aun así, siendo conscientes de sus fallos, durante el partido fueron corrigiéndolos y haciendo jugadas bonitas entre ellas, como cuñas, maules, y robos del balón para evitar su caída.

Es remarcable el debut de las nuevas jugadoras del Gaztedi Neskak; Ane (Hilari), Eukene, Garazi, y Maider, que jugaron su primer partido de liga, y aparte de haber algún ensayo de por medio, jugaron con muchas ganas ¡Felicidades!


La semana que viene, las vitorianas jugarán contra Durango, y están deseando mejorar para poder conseguir nuevas victorias.


Igone Gonzalez de Zarate Leza

1 comentario: