banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 22 de enero de 2018

Berdinketa Lokaztua

    Urtarrilaren 20an, larunbata, Escor Gaztedi Neskek Gernikaren aurkako partiduan jokatu zuten. Jardunaldia berdinketan amaitu zen, markagailua 17-17 geratu zelarik. Zelaiak lokatzezko putzua ematen zuen, eta gure neskek mutilen partiduaren ostean jokatu zutenez gero, are lokaztuagoa aurkitu zuten hauxe. Partiduari hasiera emanez, gasteiztarren jokoa gailendu zen, jokoaren erritmoa haiek zeramaten eta horrela Jone gure jokalari gaztearen entsegua iritsi zen. Plakaje eta komunikazio faltagatik, gernikarrek erreakzionatu eta gutxira haiena iritsi zen, markagailua berdinduz. Hala ere, lehen zati honetan arabarrak ziren nagusi, eta Garazi Goikolea gure atzelariak beste entsegu bat ekarri zuen gure taldearen aldaar. 

    Bigarren zatian, egoera fisikoak eta zelaiaren egoerak momentu gogorrak ekarri zizkien Escor Gaztedikoei, eta honen erruz, gernikarrek bi entsegu sartzea lortu zuten. Nahiz eta momentu batzuetan taldearen animoa erori, aurrera jarraitzen jakin zuten eta berriro haien jokora itzultzen, neke fisiko eta mentalaz ahaztu eta indarrez ekinez. Berrindartu ostean, inoiz baino talde lotuagoa izanik, hirugarren entsegua iritsi zen, berriz ere gure Jone txikiaren eskutik, eta Aitziber Ochoaren transformazioaz lagundurik. 

    Lokatzaren eta urduritasunen erruz, partidu osoan zehar baloi asko erori ziren lurrera, eta erorketa horiek mele asko ekarri zituzten zelaira. Meleetan gure neskak nagusi izan ziren ia uneoro, eta beste fase estatikoetan, alboko sakeetan esaterako, gasteiztarrak izan ziren nagusi. Hala ere, joko irekian kontaktura iristean, taldeak arazoak zituen baloia erori gabe kontserbatzeko. 

   Honekin guztiarekin, amaiera eman zitzaion berdinduta (17-17) amaitutako partidu gogor honi. Gure neskek aurpegia eman zuten, eta erronka busti eta lokaztu honetatik oroitzapen polita gordeko dute.

    Este sábado 20 de enero, el Escor Gaztedi Neskak disputó el partido contra el Gernika Rugby Taldea. El encuentro finalizó en empate, dejando el marcador 17-17. El campo parecía un charco de barro y debido a que nuestras chicas jugaron después del partido de los chicos, este estaba aún más embarrado. En el comienzo del partido, el juego de las vitorianas sobresalía, llevaban el ritmo del partido y de esta manera, llegó el ensayo de nuestra joven Jone. Debido a un fallo de placaje y comunicación, las de Guernica supieron reaccionar, y así llegó su turno, igualando el marcador. Aun así, en esta primera parte las alavesas fueron superiores y nuestra rápida Garazi Goikolea trajo otro ensayo para el equipo.

    En la segunda parte, el físico y el estado del campo le trajo malos momentos al equipo del Escor Gaztedi y, en consecuencia, las contrarias lograron meter otros dos ensayos. Aunque en varios momentos el ánimo del equipo cayese, supieron seguir adelante y volvieron a su juego dejando a un lado el cansancio físico y mental. Tras recomponerse de nuevo, siendo un equipo más unido que nunca, llegó el tercer ensayo, una vez más de parte de la pequeña Jone, acompañado de la transformación de Aitziber Ochoa. 

    Por culpa del barro y los nervios, durante todo el partido cayeron muchos balones al suelo, trayendo así muchas melés. En las melés, nuestras chicas fueron superiores, al igual que en otras fases estáticas como en los saques de lateral. A pesar de eso, al llegar al contacto en el juego abierto, el equipo tuvo problemas para conservar el balón. 

    Con todo esto, el duro partido finalizó en empate (17-17). Nuestras chicas supieron dar la cara y guardarán un bonito recuerdo de este mojado y embarrado partido.

Alineazioa: Itziar, Miren, Ilargi, Maitane, Eider, Maider, Alazne, Txatxe, Arrate, Second, Eneritz, Ainhoa, Jone, Aitziber, Garazi.
Entseguak: Jone (2), Garazi
Transformazioak: Aitziber

Itziar Reguero Fernández de Aranguiz

No hay comentarios:

Publicar un comentario