banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, febrero 08, 2018

Las chicas inician la segunda vuelta frente a las líderes

Hasteko, zorionak gure neskei lehenengo bueltan hirugarren postuan geratu izanagatik. Lehenengo lau klasifikatuen artean geratzeak, beste hiru taldeen aurkako (La Unica, Gernika eta Eibar) joan eta etorri bat gehiago jokatzea ekarri du. Hortaz, bigarren buelta hau indartsu hasteko, Escor Gaztedi Neskek larunbat honetan, hilak 10, La Unicaren aurkako jardunaldiari aurre egingo diote. Nafarrak lehen postuan daude, indartsu eta oso zentraturik. 

Gure neskek erronka handi bat daukate asteburu honetan, aurkaria talde indartsua izateaz gain, etxetik kanpo jokatzen dute. Hala ere, gogo handia dute partidu honi aurre egiteko eta dakiten guztia erakusteko, behin ere ez burua jaitsiz. Partidua goizeko 11etan jokatuko da Iruñean, eta, ia aldi berean, 11:30etan, La Unicak atera duen “B” taldeak Bera Beraren aurka jokatuko du ondoko zelaian. Giro paregabea espero da emakumezkoen errugbiaz beteriko egun honetan. 

Para empezar, felicitar a las chicas por su tercer puesto en la primera vuelta de la liga. Gracias a haber quedado entre los cuatro primeros puestos en la clasificación, deberán disputar una segunda vuelta, con ida y vuelta, contra los otros tres equipos (La Única, Gernika y Eibar). Por consiguiente, para empezar fuerte esta segunda vuelta, este sábado 10 de febrero, las Escor Gaztedi Neskak se enfrentarán a las primeras clasificadas, las navarras de La Única. 

Nuestras chicas tienen un gran reto este fin de semana, ya que, aparte de tener un adversario fuerte, juegan fuera de casa. Aun así, están llenas de ganas para enfrentarse a este partido y para enseñar todo lo que saben sin bajar la cabeza ni una sola vez. El partido se disputará en Pamplona a las 11:00 de la mañana, mientras que, casi al mismo tiempo, a las 11:30, el equipo “B” de La Única jugará contra el Bera-Bera en el campo de al lado. Se espera un ambiente espectacular en este día lleno de rugby femenino. 

Itziar Reguero Fernández de Aranguiz

No hay comentarios:

Publicar un comentario