banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, 20 de marzo de 2018

Escor Gaztediak ezin zuen irabazia lortu

Joan den larunbatean Escor Gaztedi RT Faduran ibili zen sailkapeneko laugarren tokia erdietsi asmoz. 

Partida hasieran Gasteiztarrak gogo biziz hasi ziren eta lanari kemenez ekin zioten, hala ere, Getxo izan zen markagailuan aurre hartzen lehena Gaztedik eginiko akatsa baliatuz. Besorik jeitsi ez eta Gazteditarren lanari beltz ekin zioten berriz eta Getxoztarren 22ra iristen ez zuten zailtasun berezirik baina akats propioek atzera joatea zekarkien Escor Gaztedikoei. 

Eguraldia zeharo okertu zen eta haizea hotza eta euria hasi ziren, honek akats gehiago egitea bideratu zuen eta Getxokoeak hobeto egokitu ziren eguraldira, hala, bigarren entsegua lortu zuten. Gaztedi bere partetik entsegua lortu zuen Oskar Pereiroren eskutik ondo arilkatutako jokaldi baten ostean. 

Hala, Gaztedi markagailuan atzetik zioala iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatia hastearekin batera gorri-beltzak lanean hasi ziren, beltz, eta entsegua erdietsi ere baina baita Getxoztarrek ere. Gauzak aurrera, Gaztedi entsegu berria lortzear zegoela disziplina falta erakutsi eta jokalari bat gutxiagorekin geratu zen zelai gainean Danel Altunaren txartel horia izan zela eta. Honen ondoren Gaztediren gainbehera etorri zen eta aurretik erakutsitako talde lana egiteko ahalmena desagertu zela esan daiteke. Getxok egoera hori baliatu zuen entsegu gehiago lortzeko.

Getxok merezitako garaipena lortu zuen

No hay comentarios:

Publicar un comentario