banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, marzo 05, 2018

Porrot gogorra gure neskentzat

[eu] Pasaden asteburuan, hilak 3, gure neskek bigarren joan-etorri honetako azken partidua jokatu zuten eibartarren aurka, Gasteizen. Duela hiru aste, bi talde berdinen arteko partidua ikusi ahal izan genuen Gamarran. Aurreko horretan, Escor Gaztediko Neskek, indar, adore, gogo eta bihotza lehenengo planoan jarriz garaipena lortu zuten; oraingo honetan, kontrakoa izan zen. Eibartarrak irabazteko grinez etorri ziren, eta holaxe lortu zuten haien garaipena, markagailua 10-42an utziz. 

Partidua hasi baino lehen, gure neskak gogotsu zeuen, partidu guztien aurreko urduritasunez lagunduta, noski, baina, zentratuta. Partidua hasi orduko, kontzentrazioa joan egin zen. Baloia uneoro zeukaten aurkariek, eta gasteiztarrek hartzen zuten aldi horietan, erraz asko galtzen zuten. Horrela Eibarreko taldearen entsegu ugari etorri ziren. Lehenengo zatia bukatzear zegoelarik, azken hamar minutuetan, gure neskak zentratu ziren, posesioa zainduz, metroka metroka aurrera jo zuten. Modu honetan, Eukenek, bigarren lerroak, gasteiztarren lehen entsegua lortu zuen. 

Bigarren zatia lehena bukatu zuten modu berean jarraitzeko eskatu zien entrenatzaileak, borrokatzeko, eta gogoak ez galtzeko esanez, guztia emateko. Horrela hasi ziren, eta jokoa hobetzen zihoala ematen zuen. Hala ere, aurkariek jokoa menderatu zuten. Berriro ere, plakaje akats eta gogo faltaren erruz, kontrakoen entseguak etorri ziren. Bigarren zati honetan, Escor Gaztedi Neskek beste entsegu bat lortu zuten, Ilargi Diaz lehenengo lerroaren eskutik. 

Oraingo honetan, porrot triste batez amaitu zuten jardunaldia arabarrek. Hurrengo astean, La Unica talde nafarraren aurka lehiatuko dira Gamarran berriz ere, eta aste honetako akatsak zuzentzea espero dute. 

ALINEAZIOA: Ilargi S, Miren, Eider, Maitane, Eukene, Anne, Alazne, Txatxe, Arrate, Second, Naiara, Ainhoa, Goiko, Aitziber, Jone. 

ENTSEGUAK: Eukene, Ilargi D. 

Itziar Reguero Fernández de Aranguiz 

----------------


[es] El pasado sábado 3 de Marzo, nuestras chicas jugaron el último partido de esta segunda vuelta contra Eibar, en Vitoria. Hace tres semanas, el Escor Gaztedi y el Eibar disputaron un partido en Gamarra. En el partido anterior, el Escor Gaztedi reflejó toda su fuerza y coraje y consiguó la victoria; ésta vez, pasó lo contrario, ésta vez fue el Eibar quien vino con todas sus ganas a jugar el partido y fueron ellas las que hicieron un partido victorioso, dejando el marcador en 10-42. 

Antes de empezar el partido nuestras chicas estaban nerviosas pero centradas para el partido, aunque en cuanto empezó el partido se fue perdiendo la concentración. Las contrarias tuvieron el balón la mayor parte del tiempo, y para cuando las vitorianas lo conseguían, no tardaban nada en perderlo de nuevo. Por esa razón el Eibar empezó a marcar ensayos. Cuando faltaba poco para terminar el primer tiempo, en los últimos 10 minutos, nuestras chicas avanzaron en el campo y se centraron. Fue así como Eukene, la segunda del Escor Gaztedi, metió el primer ensayo. 

La entrenadora del equipo vitoriano les pidió a las jugadoras empezar el segundo tiempo como empezaron el último, animándoles a que no perdieran las ganas y a que lo diesen todo. Parecía que el juego mejoraba a favor de las vitorianas, pero a pesar de ello las contrarias consiguieron hacerle frente. En el segundo tiempo, las chicas del Escor Gaztedi consiguieron otro ensayo, de la pilier Ilargi Diaz. 

Esta vez, la disputa terminó con una derrota para el equipo vitoriano que la semana que viene jugara contra La Única en Gamarra, y esperan corregir los fallos de este partido. 

ALINEACIÓN: Ilargi S, Miren, Eider, Maitane, Eukene, Anne, Alazne, Txatxe, Arrate, Second, Naiara, Ainhoa, Goiko, Aitziber, Jone. 

ENSAYOS: Eukene, Ilargi D.

Itziar Reguero Fernández de Aranguiz 

No hay comentarios:

Publicar un comentario