banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, junio 14, 2018

Fat Rugby-ko Txapeldun!!


 Pasaden asteburuan, Ekainaren 8, 9 eta 10ean Escor Gaztedi Neskek Fat Rugby txapelketan parte hartu zuten, “Fattedi” ezizenaz lehenengo postua lortuz. Ostiralean, gure neskak kotxeetan igo eta Monzonera, Huescako herri txiki batera, hurreratu ziren, aurrelarientzako txapelketaren hirugarren edizioa disfrutatzera. Larunbatean, jokatzeko momentua iritsi zen. Lehenengo partidurako gogoz beteta zeudenean, partidua bertan behera gelditu zen, beste taldea oraindik zelaira iritsi gabe baitzegoen. Hala ere, goizean beste bi partidu jokatu zituzten, eta biak irabazi! Horrela, taldeko lehen bezala klasifikatu ziren semifinaletarako. Arratsaldean, beste taldeko bigarrenen aurka lehiatu ziren, eta berriz ere garaile atera. Finala jokatzeko ordua iritsi zen, “Gordilas” katalandarren aurka. Talde honen aurka aitzitik, txapelketaren lehenengo fasean, jokatu zuten, eta bazekiten nahiko azkarrak zirela eta baloia mugitzen saiatuko zirela. Horren aurrean, gure neskek bere jokuari ekin zioten, moulez baliatuz eta posesioa gordez. Jokoaren erritmoa gidatuz, azkenik, garaile atera ziren. 

Escor Gaztediko jokalarien partez, gure eskerrik beroenak beterana maiteei, giro paregabea sortzeaz gain zuen esperientzia eta gogoez irakasten diguzuen guztia irakasteagatik, bai zelaian eta bai zelaitik kanpo. Gainera, mila esker baita ere jokatu ezin arren gu animatzera etorri direnei, garaipena guztiei esker izan baita. Eskerrik asko!! 

¡CAMPEONAS DEL FAT RUGBY! 

El pasado fin de semana 8, 9 y 10 de Junio, las chicas del Escor Gaztedi participaron en el torneo de rugby celebrado en Huesca. Las vitorianas formaron un equipo llamado “Fattedi”, y consiguieron el primer puesto del torneo. 

El viernes comenzó el viaje hacia Monzón, un pueblo pequeño de Huesca, para competir contra muchos equipos de delanteras en ésta tercera edición del torneo Fat Rugby.

El sábado empezaba la competición, y aunque nuestras chicas empezaran con más ganas que nunca finalmente el partido quedó suspendido por la ausencia del equipo contrario. Aun así, el Escor Gaztedi femenino jugó dos partidos más esa misma mañana poniendo a su favor los marcadores en ambos partidos. Así fue como nuestras chicas se clasificaron como primer equipo para las semifinales. Por la tarde ganaron el partido contra el segundo equipo, y así consiguieron llegar a la final. 

La final la disputaron contra el equipo catalán “Gordillas”. Anteriormente ya habían jugado contra este equipo durante la primera fase, por lo tanto, conociendo su juego, las vitorianas supieron hacer frente a la rapidez y el movimiento del balón de las catalanas, mediante moules y presión. Al final, las “Fattedi” consiguieron llevar el ritmo del partido, y finalmente ganarlo. 

De parte de las jugadoras del Escor Gaztedi, estamos muy agradecidas a las veteranas, por el buen ambiente que crean, y por enseñarnos tanto y tan bien, tanto dentro como fuera del campo. Gracias también a las compañeras que no pudieron jugar pero que vinieron a animarnos, ¡la victoria ha sido de todas!

No hay comentarios:

Publicar un comentario