banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

viernes, febrero 09, 2007

Gaztedi-Getxo (Igandean 12:00etan Gamarran)

Asteburu honetan, igandean hain zuzen ere, Gaztediko Neskek partidu oso garrantzitsua jokatuko dute Getxoren aurka.Partidu hau Euskadiko Txapelketaren barruan kokatzen da. Aurtengo txapelketan dagoeneko ekipo horren aurka jokatu dute eta oso neurketa berdindua izan zen, Getxokoek bi puntuagatik bakarrik irabazi zutelako. Gainera, partidu hori Getxon izan zen, eta orain, etxean (Gamarran) Gaztediko zaleek lagunduko dute txapela lortzen.

Azken egunetan, entrenatzaileak lan gogorra egin du partidua prestatzeko; jokalariak ere oso motibatuta daude eta igande honetan zelaian dena emango dute. Hala eta guztiz ere, jendearen laguntza ezinbestekoa da. Beraz badakizue: Igandean, 12:00etan denak Gamarrara!!!

Elkarrekin irabazi dezakegu!!!!

4 comentarios:

  1. Animo neskak!
    Aurten bai!

    ResponderEliminar
  2. ZORIONAK neskak!! Partidua oso gogorra izan da baina irabaztea merezi izan duzue. Aupa Gaztedi!!

    ResponderEliminar
  3. Mi más sincera ENORABUENA chicas!
    Al fín acabasteis con esa dura espina que teníais, y ya sabeis, si lo habeis conseguido una vez, podreis conseguirlo muchas más.

    Felicidades!

    ResponderEliminar
  4. Zorionak neskak!
    Pila bat pozten naiz. Segi horrela!
    Miren Z.

    ResponderEliminar