banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, abril 20, 2010

Euskadiko selekzioa garaile emakumezkoen herrialde arteko txapelketan

Laugarren urtez Euskadiko jokalariek txapeldunak izatea lortu dute, pasa den igandean Galizian jokatu zuten herrialde arteko txapelketan. Arabat Gaztedi taldeko 6 neska izan ziren bertan eta garaipen horren partaide dira: Maider Bengoa, Nerea Ochoa de Aspuru, Aitziber Porras, Esti Apiñaniz, Esti Alvarez eta Zuriñe Eciolaza.
Larunbateko aurre-sailkapenetako partidak errez irabazi zituzten euskaldunek, Valentziaren aurka 51-0 eta Andaluziaren aurka 0-17, bere taldeko lehenengoak gelditu zirelarik. Beste taldean Madrileko jokalariak gelditu ziren lehenak, Kataluinari 17-15 irabazi ondoren.
Finala beraz, Madrilekoen aurka jokatu zuten. Partidu gogorra izan zen, nahiko berdindua, Euskadiko neskek lehenengo minutuetan bi entsegurekin aurrea hartu zuten arren. Madrilekoek, ordea, azkar berdindu zuten markagailua transformatutako entsegu bat eta zigor kolpe bat lortuz. Bukaerarako gutxi falta zela euskaldunek garaipena emango zien azken entsegua sartzea lortu zuten. Era honetan, laugarren urtez Euskal Selekzioak estatuko rugby talderik onena dela argi utzi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario