banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, noviembre 14, 2011

Hauek dira LipDub lehiaketako 10 finalistak

Boto eta ikustaldi guztiak gehitu ostean, hurrengo fasera igaro diren taldeen izenak atera ditugu jada. Orain, puntuak 0n jarri, eta berriz ekingo zaio botazioari, azaroaren 21era arte.

Gaztea irratiaren "dida" saioak antolatutako LipDub lehiaketa hurrengo botazio fasean sartu da. Boto eta ikustaldi guztiak gehitu ostean, hurrengo fasera igaro diren taldeen izenak atera ditugu jada. Orain, puntuak 0n jarri, eta berriz ekingo zaio botazioari, azaroaren 21era arte. Orduan, puntu gehien daukaten bost lipdubak igaroko dira hurrengo fasera.

Hauek dira bigarren botazio fasera igaro diren lipdubak:

1- Hondarribia: “Petite soeur”. BOTOAK 12328. BISITAK: 7954. PUNTUAZIO OSOA: 13123,4

2- Gasteiz: “Zure ingurua”. BOTOAK. 8980. BISITAK: 8890. PUNTUAZIO OSOA: 9869

3- Gernika: “Zure ingurua”. BOTOAK 7439. BISITAK: 8385. PUNTUAZIO OSOA: 8277,5

4- PasaiDonibane. “Gogoak”. BOTOAK : 7494. BISITAK: 6560. PUNTUAZIO OSOA: 8150

5- Deustu: “Euri tanta bakoitzean”. BOTOAK :7074. BISITAK: 10064. PUNTUAZIO OSOA: 8080,4

6- Barakaldo. “Kaixo”. BOTOAK: 7024. BISITAK: 9411. PUNTUAZIO OSOA: 7965,1

7- Zumaia: “Gu”. BOTOAK: 7211. BISITAK : 3348. PUNTUAZIO OSOA: 7545,8

8- Eritzaintza: “Todos los días sale el sol”. BOTOAK: 6678. BISITAK: 5166. PUNTUAZIO OSOA: 7203,6

9- Donostia: “Ain’t no mountain high enough”. BOTOAK: 6366. BISITAK: 7985. PUNTUAZIO OSOA: 7164,5

10- Gasteiz: “You’re the one taht I want”. BOTOAK: 5895. BISITAK: 10852. PUNTUAZIO OSOA: 6980,2

Esan bezala, azaroaren 20ko gauerdira arte bozkatu ahal izango da hamar horien ertean eta puntu gehien lortuko duten bostak hurrengo fasera igaroko dira. Azaroaren 25ean ezagutuko dugu 3.000 euro irabaziko dituen irabazlearen izena. Gogoratu, bestalde, ezusteko sari bat ere badaukagula: 1.000 euroko Epamahaiaren Saria.Lehiaketak izandako harreraren ondorioz erabaki dugu beste sari batematea eta, gehiagok ere mereziko badute ere, batek 1.000 euroeskuratuko ditu. Beraz, bi sari emango ditugu aurten: boto gehiendituenak 3.000 euro irabaziko ditu eta Epaimahaiaren Saria eskuratzenduenak, berriz, 1.000koa.

Iturria: http://www.eitb.com/eu/gaztea/

No hay comentarios:

Publicar un comentario