banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

domingo, octubre 07, 2012

56-0 Gaztedi eta Burgosen arteko norgehiagokan

Emaitzak erakusten duenaren gainetik, Gaztediko neskek ez zuten haien partidarik onena jokatu larunbat honetan Gamarran. Burgoseko Aparejadoresekin izandako lagun artekoak jokalari hasiberriei jokatzeko aukera ematea zuen helburu, bide batez, taldea sendotzeko balio zuelarik.

Lehenengo zatian kanpotarren eskutan egon zen baloia eta entsegurik egin ez bazuten ere, Gaztedik erakutsitako jokoari antolakuntza eta plakajeak falta izan zitzaizkion. Bigarren zatitik aurrera, bertakoek, jarrera erabat aldatuta atera ziren zelaira eta horrek partidaren nondik norakoan eragin zuen.

Hala ere, partida geldoa izan zen eta defentsan egindako erroreak nagusitu ziren. Hau honela, Lucia, Aitziber, Maddi, Ana, Zuriñe, Ainhoa, Sausan eta Ane Sanzen entseguek eta Ainhoa eta Nerearen eraldaketek ez zituzten jokalari arabarrak guztiz lasaitu.

Gamarran ikusitakoaren ostean, Gaztedik gogor jardun beharko du aste honetan zehar, asteburuan Hernaniren kontra izango duen norgehiagokan defentsa lana ezinbestekoa izango baita
_________________________________________________________________________

EL GAZTEDI SE IMPONE 56-0 AL BURGOS

Pese a lo abultado del resultado, las chicas del Gaztedi no jugaron su mejor partido este sábado en Gamarra. El amistoso, disputado contra Aparejadores de Burgos, tenía como objetivo dar minutos a las jugadoras incorporadas recientemente al equipo y ayudar al conjunto a sentirse cómodo en el campo.

En la primera parte, la posesión del balón fue de las burgalesas y pese a la ausencia de ensayos por parte del equipo visitante, el Gaztedi se mostró desorganizado y falto de placaje. A partir del segundo tiempo la aptitud del equipo local cambió completamente y empezó a dominar el juego.Aún así, fue un partido lento y plagado de errores defensivos y a pesar de los ensayos de Lucia, Aitziber, Maddi, Ana, Zuriñe, Ainhoa, Sausan y Ane Sanz y las transformaciones de Ainhoa y Nerea, las jugadoras locales  salieron del campo con una sensación agridulce.

Después de lo visto en Gamarra El Gaztedi tendrá que aprovechar la semana para corregir sus errores, ya que, el próximo fin de semana se enfrentará al Hernani, un equipo duro con el que un buen trabajo defensivo resultará imprescindible.

No hay comentarios:

Publicar un comentario