banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 21 de octubre de 2013

Gaztediko gazteek ligari hasiera ezin hobea eman diote

Larunbat honetan goizeko 12:30etan hasi zen partiduan gazte mailako jokalariek lan bikaina egin zuten Universitario de Bilbao taldekoen aurrean eta azkenean 29-12ko emaitza lortu zuten gure gazteek!


Irail hasieran entrenatzen hasi zirenetik, pixkanaka pixkanaka, hobetzen joan dira , eta horren lekuko dugu gaur eskuratu duten garaipena. Partida honen aurretik bi lagunarteko partida jolastu dituzte soilik eta batetik bestera eginiko hobekuntza begi bistakoa izan da. Gaurkoari dagokionez, partida ondo hasi dute gazteek, plakajeak, ruckak, paseak,.. hasieran dena ondo. Denbora aurrera joan ahala, Gaztedikoek hankasartzeren bat edo beste egin dute baina egoera orori ezin hobeto egin diote aurre gasteiztarrek. Entseguak Joseba Andoni Hernandezek (2), Josu Carrillok (2) eta Iker Otsoak (1) egin dituzte. Hiru jokalari hauen mugimendu bakoitza partida osoan zehar nabarmentzekoa da, baina ba dira gaur partida ezin hobea jolastu duten beste batzuk ere, Luis, Patrick, Unai, eta abar.

Gaurkoan esan daiteke jokoan zehar batzuen lanean soilik so egiten badugu ere, goraipatzekoak guztiak izan direla, hasiberriak asko ikasi dutelako eta jolasten urte ugari daramatzatenak joko dotorea egin izanagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario