banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

martes, octubre 06, 2015

Porrota Escor Gaztediko neskentzat. Derrota para las chicas del Escor Gaztedi.



[Eus] Pasaden igandean Escor Gaztediko neskek haien bigarren norgehiagoka jolastu zuten La Unicaren aurka, Gamarrako zelaian. Oso partidu estua izan zen arren, gure neskek ezin izan zuten garaipena lortu, markagailua 19-22ra amaitu zelarik.
Partiduko lehen minututik arabarrek gogor ekin zioten partiduari, konfidantzaz eta talde lanean. Gure neskek erasoak iraunkor mantendu zituzten eta hauen kokapena zelaian egokia izanik partiduaren menpe jarri ziren honen hasieratik. Bestalde, nafarrek aurkarien akatsak aprobetxatuz, Gaztediren 22. lerrora iristea lortu zuten azkenik, ¾-aren aldetik partiduko lehenengo 5 puntuak lortu zituzten arte.
Gaztediko neskak indarberriturik atera ziren zelaira, merezitako lehenengo 7 puntuak lortu zituzten arte. Aurrelariak, kemenez aritu ziren aurkarien zelai mugara heltzearren, eta behin bertan zeudelarik atzelariek baloia irekiz, Garazik, Gaztediko fitxaketa berriak, arabarren lehenengo entsegua lortu zuen.
Partiduaren lehenengo zatia amaitzear eta norgehiagoka bere punturik zirraragarrienean zeudela, nafarrek euren bigarren entsegua lortu zuten, atsedenaldira markagailua 7-10era eramanez.
Norgehiagokaren bigarren zatia lehenengoa bezain gogotsu hasi zuten gure neskek, La Unicako nesken eraso sarkorrak ondo defendatuz eta esku artean zuten baloi bakoitza aprobetxatuz. Bigarren zatiko lehenengo minutuak benetan lehiatuak egon ziren, talde bakoitzak entsegu bana lortu zuelarik. Gaztediko atzelariek, jokaldi ederra gauzatu zuten aurkarien zelaian eta taldean eginiko lanari esker Annek entsegua lortu zuen, bigarren hau ere transformatua.  
Norgehiagokaren amaiera heltzear zegoen, markagailua 14-17ra eta zelaian presioa, lehia eta irrika ziren nagusi. Halako batean, aurkarien zelaian zeudelarik, Gaztediko neskek berdeen zenbait akats aprobetxatu eta zelaiaren mugaraino sartzea lortu zuten. Bertan, aurrelariek entsegua lortzen saiatu ziren, alferrik, baina baloia pasez pase zelai erdia zeharkatuz, Zuriñek, Gaztediko jokalaririk gazteenak, entsegua lortu zuen, markagailua lekukoen alde 19-17ra utziz.
2 minutu baino ez ziren falta jokozainak partidu amaiera adieraz zezan, eta bazirudien garaipen argia zeukatela gasteiztarrek. Hala eta guztiz ere, ez gorribeltzek ez berdeek ez zuten amore eman, eta partiduari amaiera emanez, La Unicako neskek azken entsegua sartzea lortu zuten.
Aipatzekoa da jokozainak partiduan zehar erakutsitako jarduera kaskarra, batez ere azkenengo jokaldi honetan, non entsegu bat baliogabetutzat eman eta gero, honek entsegua lortu ez zutenentzako “kolpea” adierazi zuen, melea seinalatu beharrean.
Honetaz guztiaz gain, benetan aipatzekoa da arabar taldeak erakutsitako adorea eta talde lana. 

[Cast] El pasado domingo las chicas del Escor Gaztedi tuvieron su segundo encuentro contra La Unica, en Gamarra. Fue un partido muy disputado, cuya victoria no lograron las alavesas, quedando el marcador 19-22.
Desde el primer minuto del partido las chicas del Gaztedi pelearon el partido con confianza y en equipo. El Gaztedi mantuvo constantes sus ataques y su buena colocación en el campo mantuvo al equipo en cabeza. Sin embargo, las navarras, aprovechando cada fallo de las locales, consiguieron sus primeros 5 puntos tras llegar a la línea de 22 contraria y abriendo el balón con la ¾.
Las chicas del Gaztedi, recobraron fuerzas tras este primer ensayo, consiguiendo de esta manera sus primeros 7 puntos de la disputa. Las delanteras, trabajaron el balón con vigor hasta que lo llevaron a la línea de 22 opuesta, y una vez allí, Garazi, el nuevo fichaje del equipo, consiguió el ensayo.
La primera parte del partido estaba a punto de terminar y cuando este estaba en su momento más emocionante las verdes consiguieron su segundo ensayo, llevando el marcador al descanso a 7-10.
El Gaztedi empezó la segunda parte del partido con el mismo entusiasmo que la primera, defendiendo con éxito los ataques de las chicas de La Unica y aprovechando cada balón que tenían entre manos. Los primeros minutos del segundo tiempo se mantuvieron realmente disputados y cada uno de los equipos consiguió anotar un ensayo. El ensayo de las locales vino por parte de una bonita jugada de la ¾ , que gracias al trabajo en equipo fue rematada con un ensayo de Anne, este también transformado.
El partido estaba llegando a su fin, el marcador estaba a 14-17 y la presión, la competición y la pasión eran protagonistas tanto dentro como fuera del campo. De pronto, una vez en terreno de juego contrario, las chicas del Gaztedi  se sirvieron de los errores de las navarras y lograron llegar hasta el límite del territorio verde. Una vez allí, las delanteras buscaron ansiosas el ensayo, en vano, pero con una secuencia de pases el balón llegó hasta Zuriñe, nuestra jugadora más joven, quien consiguió en tercer ensayo de las alavesas.
El marcador se encontraba a favor de las locales y tan sólo quedaban 2 minutos para que el árbitro marcara el final del partido. La victoria parecía ya en manos del Gaztedi, pero ni las rojinegras ni las verdes se dieron por vencidas y dándole un final amargo al encuentro, las chicas de La Unica consiguieron un último ensayo.
Cabe mencionar la actuación del árbitro, quien condicionó el partido de ambos equipos, sobre todo en esta última jugada en la que tras un ensayo anulado, el mismo señaló un golpe de castigo a favor de las navarras en vez de marcar una melé.
Más allá de todo esto, es admirable el valor y el trabajo en equipo demostrado por parte del equipo alavés. 

“Que yo recuerde nunca he salido tan amoratada del campo, pero estoy tan orgullosa de lo que estamos haciendo y de lo que vamos a hacer que dan igual los morados y el cansancio.”


No hay comentarios:

Publicar un comentario