banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

miércoles, octubre 05, 2016

Pausoz pauso aurrera Escor Gaztedi Neskak


2. larunbata, 2. partidua, berriro ere dardarak, berriro ere urduritasuna, arratsaldeko 17:30ak ziren, ekitaldia hastera zihoan, hala ere, bazegoen elkartasuna adierazteko beharra, taldearen esentzia berreskuratzeko nahia. Horretarako, Miren Etxezarretaren speach hunkigarria entzutea ezinbestekoa zen, “ jakin ezazue gaur zelaian zuen bizitza utzi behar duzuela, gaur nahitaezkoa baita hura borrokatzea, gugatik, taldearengatik”. Tentelkeria dirudien arren, honako hitz hauek errugbiaren esentzia transmititzen zuten, gizartekoitasuna, taldetasuna eta ausardia, hori dela eta, nire barneko erraiak sutu ez ezik indar berritu ere egin zituen.

Gaur nolabaiteko beldurra sumatzen zen Gaztedi taldean, hasi berrien artean batez ere, aste guztian zehar entzuna baikenuen Hernani CRE taldea, bai gogorra bai jakituna zela eta beraz, bagenekien partidua ez zela batere erreza izango. Gure artean bazeuden ezagutzen zituztenak, haiekin jolasten urteak zeramatenak baina bazeuden errugbiko zelaian berriak zirenak ere, hala eta guztiz ere, holako faktoreek ez gintuzten kikildu eta partiduan azkeneko energia tanta xahutzeko irriketan geunden.

Topaketa ez zen batere ondo hasi; azken batean, konturatzeko astirik izan gabe gipuzkoarrek 15. minutuan Leire Muñozen eskutik lehenengo entsegua lortuko zuten, tantoen taula aurkariaren alde eginez. Minutuak aurrera joan ahala nekezia nabaritzen zen geure aurpegietan, gaurkoa lehen esan bezala ez baitzen joko sinplea izango. Dena dela ere, barneko elkartasuna zein indarra erabiliz gure defentsa areagotzea lortu genuen, modu horretan, ohartu gabe lehenengo tarteko hurrengo minutuak 22 metroko lerroan finkatzea lortuz, Hernaniri handik mugitzeko saiakerak erabat zapuztuz. Hala ere, egia da, ezin izan genuela baloiaren jabetza entsegu forman transformatu eta bidean akats tekniko anitz izan genituela.

Lehenengo zatia latza egin zitzaigun arren, irribarrea mantentzen genuen gurean, onartu beharra zegoen hernaniarrak markagailuan aurrerago zihoazela, alabaina, azkeneko minutuetan gure defentsa zur eta lur utzi zituen, mugitzeko aukera gehiegi ez emanez. Orain bigarren zatian gure aukera berreskuratuko genuen, orain zen gure momentua, orain gogotsu hasteko epea.

Istorioaren bigarren pasartea hasi orduko konturatu ginen oso zaila egiten zitzaigula bai Hernaniri bai guri metro bat irabaztea edota galtzea. Hori gutxi balitz, arratsalde guztian euriaren jarioa eteteko intentziorik ez zuenez izan, zelaia lokaztua egon ez ezik baloia ere irristakorra bazegoen, horrek gure jokoa transformatzera behartuz, jokaldi motz eta zurrunak egitera moldatuz. Bat-batean, pick and goes teknikaren bitartez etorri zen Gaztedi Escor-reko lehenengo entsegua, Ilargi Diaz, taldeko kapitaina, gure markagailua estreinatu eta finkatuko zukeen, Aitana Perez ez baitzuen lortu hori transformatzea.

Amaierako minutuak errugbian bizi izan ditudan txarrenak izan ziren, zelako tentsioa, zenbat aukera puntuazioa gehitzeko, zenbat adrenalina goratuta, zenbat minutu borrokan, zenbat plakaje saihestuta, bat-batean gure belarriek epailearen txistua entzun zuten, hura ekitaldia bukatuz eta gurean nolabaiteko bipolaritatea uztartuz, batetik, amorrua garaipena hain gertu izateagatik, bestetik zoriontasuna gu baino indartsuagoa ( bai proportzioetan bai neurrietan) zen talde baten aurka hain ondo jokatzeagatik.

Ernaitutako hazi berriak, ernaitutako errugbi jokalariak, larunbatean ere elkartasuna nagusitu zen gurean, hasberrien integrazioa eta taldearekiko konfiantza, barneraturako irribarrea eta amestutako jolasa.

Mirari Ullibarri 

El esfuerzo y la unión del Escor Gaztedi recoge sus frutos

Ese hormigueo que te recorre cada centímetro de tu cuerpo cuando agarras a la compañera de tu izquierda y a la de tu derecha tras el calentamiento de un partido donde tienes que luchar contra uno de los mejores equipos de la liga. Cada jugadora nos abrazamos a la de al lado convirtiéndonos en un solo sentimiento; Miren Etxezarreta nos dice que en este partido vas a morir, y que cuando lo hagas te levantarás, te levantaré, nos levantaremos, nos levantarán.

Nos enfrentábamos al Hernani CRE, un equipo del que habíamos, las novatas, oído hablar como un equipo poderoso, luchador, fuerte. Con miedo, ganas y coraje salimos las jugadoras del Gaztedi al campo de juego. Muchas de nosotras habíamos jugado dos partidos, algunas incluso ninguno, lo cual no impidió a ninguna de nosotras salir para luchar.

El partido en el campo del Hernani comenzó con la posesión mayoritaria para el equipo contrario hasta que en el minuto 15, Leire Muñoz, jugadora del Hernani CRE, hizo que el marcador aumentase a favor de las anfitrionas.

Comienzas a notar los pulmones trabajando duro y a todas tus compañeras con el corazón en un puño; ¡a luchar! El apoyo entre nosotras, las ayudas en la defensa y el ataque, poco a poco efectivo, hizo que el resto del primer tiempo nos encontrásemos continuamente en su línea de 22; no sacaban el balón de allí. Muchos esfuerzos fueron necesarios para mantener a unas jugadoras que nos superaban en tamaño y fuerza en su parte del campo. Nuestra ofensiva no era del todo efectiva ya que por fallos técnicos y golpes de castigo no pudimos llegar a su línea de ensayo.

La primera parte fue dura; intentamos tener una buena defensa y a partir de pequeños movimientos atacar.

Tras el descanso y los ánimos de nuestras compañeras salimos al campo el segundo tiempo con muchas más ganas de jugar. ¡Solo nos han ensayado una vez! Ahora nos toca a nosotras. Con el marcador 5 – 0 comenzamos la segunda parte teniendo claro que íbamos a empatar el partido e intentar alcanzar la victoria.

El segundo tiempo ambos equipos estuvimos entre las dos líneas de 22 pero notablemente éramos nosotras quienes lográbamos más metros con el paso del tiempo. A pesar de lo embarrado que encontramos el campo y las duras recepciones de balón por éste estar húmedo conseguimos ganar posesión mediante juegos cortos y pick and goes para finalmente lograr el ensayo de Ilargi Diaz tras duro esfuerzo contra las jugadoras del Hernani. Un rayo de esperanza recorrió la sangre de todas nosotras.

La pateadora del Gaztedi, Aitana Perez, no logró meter el balón entre ambos palos pero estuvo cerca. A partir de entonces el partido se transformó en una lucha continua por la victoria por parte de ambos equipos.

Tras duros y fascinantes minutos de juego el árbitro pitó final del partido y las caras de sufrimiento de las jugadoras del Gaztedi y los duros golpes recibidos en el campo valieron la pena tras dejar un marcador de 5 – 5 contra un equipo como el Hernani, con jugadoras que nos ganaban en tamaño y fuerza.

La integración de las novatas en el equipo del Gaztedi volvió a ser uno de los tópicos más importantes a resaltar. Con apenas mes y medio de entrenamiento, el equipo ha logrado unificarse tanto en sentimiento como en juego con grandes perspectivas de futuro.

Maider López de Munain

No hay comentarios:

Publicar un comentario