Pasaden
asteburu honetan Gaztedi Neskek hasiera eman zioten Emakumezkoen Euskal Ligari,
garaipen arrakastatsua lortuz: 102-00. Unibersitario
Bilbaoren aurka lehiatu ziren, aurreko urtean sortutako taldea izanik,
esperientzia gutxikoa zelarik. Astean zeharreko entrenamenduetatik oso
sentsazio onak eta ikaragarrizko gogoak sumatzen ziren gure nesken artean, eta
horrela, partiduari hasiera eman zioten.
Hasiera
hasieratik Gaztediren esperientzia nabaria izan zen zelaian, lehenengo
jokaldietatik markagailua haien alde jarri zutelarik. Atzelarien jokoa gailendu
zen gasteiztarren artean, tinko eta gogotsu jokatuz baloia irabazi eta
entseguak sartzen hasi ziren. Komunikazioa faktore garrantzitsua izan zen:
bikain ulertu ziren haien artean, eta honi esker, jokaldi eder eta ikusgarriak
eman ziren Gamarran. Hala ere, urduritasun, baloi aldaketa eta beste alderdi
batzuen erruz, baloi asko erori ziren lurrera.
Aurrelarietan
ordea, nahiz eta joko eraginkorra egin eta indar eta esperientzia nabaritu,
batasun eza sumatu zen. Jokalarien artean indibidualtasuna nagusitu zen, eta
markagailuan ez islatu arren, akats larria izan zen. Nolanahi ere, jokaldi
politak atera ziren, eta partidua aurrera zihoan heinean beste akats batzuk
zuzentzea lortu zuten, esaterako baloien erorketak eta lapurretak ekiditeko
ziri eta maulak egitea.
Azpimarragarria
da Gaztedi Neska berrien debuta; Ane (Hilari), Eukene, Garazi eta Maiderrek
haien ligako lehen partidua jokatu zuten, eta entseguren bat tartean egoteaz
gain, gogotsu aritu ziren. Zorionak neskak!
Hurrengo
astean gasteiztarrak Durangoren aurka lehiatuko dira, eta etxera beste garaipen
bat ekartzeko eta gehiago hobetzeko irrikan daude.
Itziar Reguero Fernandez de Aranguiz
El pasado fin de semana,
las chicas del Gaztedi le dieron comienzo a la Liga Vasca femenina, logrando
una victoria exitosa: 102-00. El partido se jugó contra el equipo Universitario
de Bilbao, equipo relativamente nuevo y con poca experiencia, ya que se creó el
año pasado. Entre nuestras chicas ya se hacían notar las buenas sensaciones y
ganas de jugar durante los entrenamientos semanales, y así, dieron comienzo al
partido.
Desde el minuto 0, la
experiencia del Gaztedi fue notable, consiguiendo poner el marcador de su
parte. Entre las vitorianas destacó el juego firme y entusiasta de la ¾, ya que
empezaron a ganar el balón y a marcar ensayos. La comunicación fue un factor
muy importante: se entendieron muy bien entre ellas y gracias a ello se vieron
unas jugadas espectaculares en Gamarra. Aun así, por culpa de los nervios, el
cambio de balón y otros aspectos, muchos balones cayeron al suelo.
Las delanteras en cambio,
aunque consiguieron hacer del partido un juego activo y eficaz, no mostraron la
suficiente unión. Entre las jugadoras se creó un juego individual que aunque no
se vio reflejado en el marcador, fue un gran error. Aun así, siendo conscientes
de sus fallos, durante el partido fueron corrigiéndolos y haciendo jugadas
bonitas entre ellas, como cuñas, maules, y robos del balón para evitar su
caída.
Es remarcable el debut
de las nuevas jugadoras del Gaztedi Neskak; Ane (Hilari), Eukene, Garazi, y
Maider, que jugaron su primer partido de liga, y aparte de haber algún ensayo
de por medio, jugaron con muchas ganas ¡Felicidades!
La semana que viene, las
vitorianas jugarán contra Durango, y están deseando mejorar para poder
conseguir nuevas victorias.
Igone Gonzalez de Zarate Leza
Aúpa esas neskak ahí. que abusonas no??? ;-)
ResponderEliminar