banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

lunes, 7 de noviembre de 2016

Ametsak eraikitzen jarraituko dugu


Arratsaldeko zazpiak ziren Getxoko zelaian , gaurkoan jokalari bereziak genituen gurekin; hotza, iluntasuna, euria eta beraz, lokatza ere. Partidua erreza ez zela izango aurrez bagenekien arren, irribarrea margotuta atera ginen zelaira.  

Lehenengo minutuetan dena zen urduritasuna, dena zen defentsa, bi taldeok markagailuan aurreratzeko irriketan geunden, baina azkenean bizkaitarrek gure hesia gainditu eta lehenengo entsegua eskuratu zuten. Minutu luzeak pasa ondoren,bat-batean Getxoko taldeari baloia erori zitzaion eta betarik eman gabe Aitana Perezek, Escor Gaztediko jokalaria, baloiari ostikada bat eman zion, taldeari zenbait metro irabazteko aukera emanez, hortaz minutu batzuk geroago Aitziber Otsoak arabar taldearentzako lehendabiziko puntuak bereganatuko zituen.

Egia esan da, puntuak gora puntuak behera, metroak gora metroak behera, nahiko berdindua egon zen larunbat gaueko ekitaldia. Getxoko taldeak baloiari ostikada emanez hainbat metro irabazten zituela, Gaztedi taldeak aurrera egiten zuen 3/4nak edota defentsa erabiliz, arabatarrok metroak garaitzen genituela, bizkaitarrek defentsa tinkotzen zuten …

Gaztediko defentsari dagokionez bi ikuspuntu azaleratu ditzakegu; batetik, hesi bat eraiki beharrean baloia jarraitzen genuela, baina bestetik, plakaketak sendoak ez ezik eraginkorrak ere izan zirela.
Aipatu beharra dago, Getxoren defentsa, erasoa ez bezala, oso zuzena izan zela partidu guztian zehar.

Bakoitzaren akatsak eta bestearen garaipenak onartzea heldutasunarekin lotzen dute askotan, baina ez al da zentsuarekin bat egiten duen ildoa?
Horregatik guztiagatik, Getxoko jokalari batek, Idoia Olabarrietak hain zuzen ere, egindako jokaldia azaleratuko dugu, azkartasuna erabiliz gure 3/4en pasea moztu zuen, honekin batera baloia eskuratuz eta zelai erdia gurutzatu ondoren entsegua lortu zuen.
Gerora, Garazi Goikolea, Escor Gaztediko, jokalaria bere bigarren entsegua lortuz antzeko jokaldia egin zuen, honela markagailua azkeneko aldiz moldatuz.

Azkenean, zenbakailua 24-22 markatzen zuen, balantza fadurako talderantz jos, partidua gogorra izan zen, ordua ere ez zen batere egokia, hala ere, gure taldeko jokalariek arima utzi genuen zelaian, egia da, menderatuak izan ginela, hala eta guztiz ere, gure borroka ez zen batere makala izan.

Kronikari amaiera emateko, ezinbestekoa egiten zait Maitane Garcia eta Maider López de Munain zoriontzea, ez bakarrik asteburuan izandako partiduagatik (Maiderrek gainera,bere lehendabiziko entsegua lortu zuen), biak errugbi munduan 2 hilabete  eskas eraman ostean, gaur azaroaren 7an konbokatuak izan dira Euskadiko Errugbi Taldearekin entrenatzeko (Gaztedi taldeko beste zenbait jokalariekin batera).

Mirari Ullibarri Ugarriza

Asteburuko emaitzak eta sailkapenak, hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario