Arabat Gaztediko neskek joan zen larunbatean Eibarren jokatu zuten lehengo itzuliko azken partidua, 0-64ko garaipena lortu zutelarik. Hortaz, partida guztiak irabaztea lortu duen talde bakarra da Gaztedia, eta sailkapenean lehenengo postuan jarraitzen du, Getxotik 4 puntutara. Hala ere, garaipenarekin etxera itzuli arren zelaian izaera bikoitza erakutsi zuen Gaztediak, izan ere ondo hasi zuen partida baina honek aurrera egin ahala bere jokoa gero eta nahasiagoa bihurtu zen.
Lehenengo zatian ederki jokatu zuten gasteiztarrek. Aurtengo entrenamenduetan landutako joko berria barneratzen dabiltzala dirudi eta zelaian ederki erakutsi zuten jokaldien bidez. Hiru laurdeneko lerroak lan ona egin zuen eta batez ere bikain ibili ziren Zuriñe Eciolaza bigarren erdiak eta Edurne Arregi hegalak. Eibarko aurrelari indartsuei ere nahiko uztartze irabazi zieten gasteiztarrek. Gaztedikoak 0-40ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian ordea, denboraldiko jokorik zatarrena egin zuten gasteiztarrek. Konzentrazio falta, nahastea eta desantolaketa izan ziren nagusi. Lau entsegu erdiestea lortu zuten arren gehiago kostatu zitzaien eibartarren entsegu lerrora iristea, etxekoei indarra emanez. Amaieran 0-65ko emaitza lortu zen, gaipen gazi-gozoa gasteiztarrentzat.
Hurrengo asteburuan hasiko da ligako bigarren itzulia. Gaztediak larunbatean 16:30tan hartuko du Gamarran Santanderreko Construcciones Rivago taldea.

ZORIONAK neskak, liga, kopa,... amesteko garaian gaude!
ResponderEliminar