banner

Cabecera

Patrocinadores

Patrocinadores

jueves, 19 de mayo de 2022

Gaztedi R.T. Euskaraldiarekin bat!

[Abajo en castellano]

[eus] Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia eta Gaztedi Rugby Taldetik Ariguneak sortzeko lan egingo dugu!
 
Atzo goizean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean Euskaraldiaren berri emateko prentsaurrekora gonbidatu gaituzte gure esperientzia kontatzeko eta han izan gara Osatek, Oreka IT, Albaitaritza SA, Medicus Mundi Bizkaia eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ordezkariekin batera. Parte-hartzaileen artean zeuden Goiatz Urkijo Euskaraldiaren koordinatzailea eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria. Gainera, GEU euskara elkartea zein Gasteizko Euskaraldia batzordekoak ere han izan dira. Ordezkari politikoak ere bertaratu dira, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Gasteizko alkateorde eta euskara zinegotzi Iñaki Gurtubai eta Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendari Lexuri Ugarte.
 
Gaur hasi da entitateok parte hartzeko epea, beraz, lanean hasteko garaia da. Gogora dezagun, lehen bi aldietan bezalaxe, AhoBizi eta BelarriPrest moduan izena eman dezakegula bakoitzak, 15 egun horietan zehar Euskaraldiak eskatzen dituen konpromezu indibidual horiez betez. Gainera, aurten ere, Ariguneak sortzeko aukera izango dugu entitateok, eta Gaztedi Rugby Taldean, Arigune horiek identifikatzeko eta sortzeko lanean hasiko gara. Behin hau eginda, Gaztedi gisa izena emango dugu Euskaraldian parte hartu eta Ariguneekin lan egingo dugula adierazteko.
 
Adi egon, 6 hilabete segituan igaroko dira eta! Anima zaitez Gaztedirekin Euskaraldian parte hartzera!

Argazkia / Fotografía: Euskaltzaleen Topagunea

[es] Euskaraldia se celebrará del 18 de noviembre al 2 de diciembre y desde Gaztedi Rugby Taldea trabajaremos para crear Arigunes!

Ayer a la mañana en Vitoria-Gasteiz, en Oihaneder Euskararen Etxea fuimos invitados, junto con Osatek, Oreka IT, Albaitaritza SA, Medicus Mundi Bizkaia y Mondragon Goi Eskola Politeknikoa a una rueda de prensa para informar sobre nuestra experiencia con el Euskaraldia. Entre los participantes estaban Goiatz Urkijo, coordinadora de Euskaraldia, y Kike Amonarriz, presidente de Euskaltzaleen Topagunea. Además, han estado presentes la asociación de euskera GEU y los miembros de la comisión Euskaraldia de Vitoria-Gasteiz. También han acudido representantes políticos, como el Consejero de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, Bingen Zupiria, el teniente de alcalde de Vitoria-Gasteiz y concejal de euskera, Iñaki Gurtubai, y la Directora de Euskera y Gobierno Abierto de la Diputación Foral de Álava, Lexuri Ugarte.

Hoy ha comenzado el plazo para que las entidades participen, por lo que es hora de ponerse manos a la obra. Recordemos que, como en las dos primeras ediciones, podemos apuntarnos cada uno y cada una en forma de AhoBizi y BelarriPrest, cumpliendo esos compromisos individuales que durante esos 15 días requiere el Euskaraldia. Además, un año más, podremos crear Arigunes las entidades y en Gaztedi Rugby Taldea, comenzaremos a trabajar en la identificación y creación de estos Arigunes. Una vez realizado esto, nos inscribiremos como Gaztedi para indicar que vamos a participar en Euskaraldia y trabajar con Arigunes.

¡Estad al loro que 6 meses pasarán pronto! ¡Anímate a participar en Euskaraldia con Gaztedi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario